Teknologia albisteak

Spotifyren 10. urtebetetzean, urteotako abestirik entzunenen zerrenda eta playlista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-17 : 09:54

Musika streaming bidez entzuteko plataformarik arrakastatsuena da Spotify. 10 urte bete berri ditu, 180 milioi erabiltzaile aktiborekin. Azken 10 urteotan plataforma horretan gehien entzun diren abestien rankinga ere egin du eta playlist bat sortu du urteurrena ospatzeko. Ed Sheeran, The Killers, Drake, Rihanna edota Eminem aurkituko ditugu bertan.

Spotify plataforma suediarrak 10 urte bete ditu. Munduko streaming zerbitzurik handiena bilakatu da epe honetan. Dagoeneko 180 milioi erabiltzaile aktibo ditu hilero eta 65 herrialdetan erabili daiteke. Erabiltzaile horiek 16.858.000 ordu igaro dituzte musika entzuten. Izan ere, badago zer entzun, guztira 40 milioi abesti daudelako entzungai, edozein estilo eta garaitakoak. 

Urteurrena ospatzeko 162 abestiko playlist bat ere argitaratu berri dute, non azken 10 urte hauetan plataforma horretan gehien entzun diren abeslari eta abestiak aurkituko ditugun. Hor daude, besteak beste, Lady Gaga, Beyoncé, Coldplay, the Chainsmokers, The Lumineers, Kendrick Lamar, John Legend, Hozier... eta Ed Sheeran, jakina. Sheeranen "Shape of you" da Spotifyn gehien entzun den abestia eta bere 2 album daude album entzunenen zerrendan. Artistarik entzunena, berriz, Drake da (eta bigarrena Sheeran bera). Lehenengo emakumea Rihanna da zerrenda horretan. 

Urte bakoitzean gehien entzun diren abestien zerrenda ere egin dute, beste zenbait estatistikarekin batera.

Abestirik entzunenak, urterik urte:

  • 2008: The Killers – “Human”
  • 2009: The Black Eyed Peas – “I Gotta Feeling”
  • 2010: Eminem, Rihanna – “Love The Way You Lie”
  • 2011: Don Omar, Lucenzo – “Danza Kuduro”
  • 2012: Gotye, Kimbra – “Somebody That I Used To Know”
  • 2013: Macklemore & Ryan Lewis – “Can't Hold Us” (feat. Ray Dalton)
  • 2014: Pharrell Williams – “Happy” – from Despicable Me 2
  • 2015: Major Lazer, MØ, DJ Snake – “Lean On”
  • 2016: Drake – “One Dance”
  • 2017: Ed Sheeran – “Shape of You”

Gehien entzun diren artistak:

  1. Drake 

  2. Ed Sheeran 

  3. Eminem 

  4. The Weeknd 

  5. Rihanna
  6. Kanye West 

  7. Coldplay 

  8. Justin Bieber 

  9. Calvin Harris 

  10. Ariana Grande

Albumik entzunenak

  1. Ed Sheeran – ÷
  2. Justin Bieber – Purpose
  3. Drake – Views
  4. Ed Sheeran – x
  5. Post Malone – beerbongs & bentleys
  6. The Weeknd – Starboy
  7. Drake – Scorpion
  8. The Weeknd – Beauty Behind The Madness
  9. Post Malone – Stoney
  10. Kendrick Lamar – DAMN.

Erantzun

Sartu