Teknologia albisteak

2017ko bideo jokorik onenak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-03 : 09:51

Urte aldaketarekin ohiko diren zerrenden artean, hona hemen gaurko aukeratu duguna: 2017ko bideo joko onenen hautaketa. Han eta hemendozenaka blog eta egunkaritan ikusi ditugu iazko urtean zehar argitaratu ziren bideo jokorik onenen ranking eta zerrendak. Badira, hala ere, gehienetan errepikatzen diren izenak, eta baita, askorentzat, irabazle nabarmen bat ere: The Legend Of Zelda: Breath Of The Wild

Azken urteetako uztarik onena ekarri du 2017ak, bideo jokoei dagokienez. Joko "mitikoen" bertsio berriak izan dira (Zelda, Mario, Resident Evil,...) eta baita zeresan handia eman duten beste batzuk ere, hala nola Horizon Zero Dawn eta Cuphead.

Guztien artean, badira denen ahotan egon diren izen batzuk, 2017ko errepaso gehienetan errepikatzen direnak. Horien artean aipatu daitezke, besteak beste, ondorengoak: 

  • The Legend Of Zelda: Breath Of The Wild - Nintendo
  • Horizon Zero Dawn - Guerrilla Games
  • Super Mario Odyssey - Nintendo
  • Persona 5 - Atlus
  • Cuphead - Studio MDHR 
  • ...

Esan bezala, iazko urtean zehar asko izan dira azpimarratzeko moduko bideo jokoak. Horien artean, adituen artean gehienbat bat famatu dute, The Legend Of Zelda berria. Besteak beste, Forbes Game of the Year izendatu dute, "urteko kuttuna izan da guztiontzat, eta garbi dago zergatik: hain da ona eta berritzailea, hain da ezberdin eta txundigarria, bideo jokoen mundua aldatuko duela". 

Zerrenda honetan, nola ez, beste hainbat joko ere sar genitzazkeen. Eta zuk? Zein izan da 2017ko zure bideo-joko gogokoena? 

 

 

Erantzun

Sartu