
Sareko konexioaren testak egiten ditu Speedtest webguneak, eta test horien ondorioz argitaratzen du hilero Speedtest Global Index delakoa. Mundu osoko konexio-abiadura neurtu eta laburbiltzen du indize horietan. 2017ko ondorioak ere atera ditu: azken urtean %30 hazi da, batez beste, mundu osoko konexioen abiadura. 40 Mbps-eko abiadura gainditu da lehenengoz (mundu osoko konexioen batez bestekoa) konexio arruntetan, eta 20 Mbps-eko abiadura konexio mobiletan. Singapurek dauka munduko konexiorik onena (154 Mbps) eta Algeriak txarrena (3,8 Mbps). Euskaldunok zerrendaren erdi-goi mailan gaude, Europako eta Asiako hainbat herrialderen atzetik, baina mundu osoko batez bestekotik gora, espero zitekeenez.
Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 11. edizioa izango da 2018ko maiatzaren 17an Donostian #IEB2018. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA izango da aurtengo gaia. Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 14 arte.
Gmailek 15 Giga ematen ditu doan. Nahikoa izan daitezke erabiltzaile batzuentzat, baina beste asko lekurik gabe gelditzen dira. Behin 15 Giga horiek betetzen zaizkizunean, bi aukera daude: toki gehiagogatik ordaindu Googleri, edo mezu zahar "potoloak" ezabatu. Hona hemen Gmailen tokia irabazteko modurik errazena.
Google da Interneteko bilatzaileen artean erabiliena, alde nabarmenekin gainera; alde handia izan arren, Bing eta Baidu ere indartsu ari dira lanean.
Samsungek aplikazio bat garatu du bere QLED telebistetan erabili daitekeena. SeeColors deitzen da eta daltonismoa duten pertsonentzat dago pentsatuta. Telebista ikuslearen daltonismoa neurtzen du, eta telebistako koloreak egokitzen ditu ikusle horrek telebistako koloreak egoki ikus ditzan.
Youtuberen alternatiba izan daitekeen proiektu libre eta banatu bat sortzea aspaldiko asmo edo gogoa da. "Komunitatearen" aspaldiko nahia. Badirudi asmoa egi hasi dela bilakatzen PeerTube proiektuari esker. Bideo-streaming plataforma dezentralizatua da, P2P sareen bidez funtzionatzen duena. 2015ean abiarazi zuten proiektua, eta demoa aurkeztu berri dute.
Bai ba, euskal literaturak 1936ko gerraren inguruan emandakoa aztertzen hasi eta halako batean liburu honen aipamena ikustean "bingo!" esan nuen, gogoa neukan hain kritika onak izan dituen Jokin Muñozen lanik irakurtzeko. Gainera nobelak 349 orrialde zituela ikusita are gehiago biztu zitzaidan gogoa, 200 orrialdetako muga pasatzen zen liburu bat hartzeko grina neukan eta.
Irudiek indarra ematen diete testuei eta hauen erabilera errazteko baliabide digitalak daude. Milioika argazki, bideo eta ilustrazio batzen dituen biltegia da Pixabay. Doako eduki dexente aurki dezakegu bertan, testuak atontzea ahalbidetuz.
Azken belaunaldiotan telebista izan da gure etxeetako izarra, gure gailu teknologiko kuttun eta erabiliena. Telebista egon da gure bizitzaren (eta etxebizitzen) erdigunean; salbuespen ziren telebistarik gabeko etxeak. Bada, azken inkesten arabera, 2016an bukatu da (betirako?) telebistaren nagusitasun hori. Dagoeneko etxe gehiagotan dago ordenagailu bat (%85) telebista baino (%84). Aldaketa historiko baten aurrean gaude, besteak beste, ikusentzunezko kontsumoan ere eragin nabarmena daukana.
Twitterrek jarraitzen du eguneraketak egiten eta aukera berriak garatzen. Azken urteotan nolabaiteko geldialdia izan du mikroblogintzaren sare sozialak, eta eredu berrien bila dabil, ea horrela txiolari gehiago erakartzen dituen eta erabilerak ere gora egiten duen. Txioen karaktere muga bikoiztu ondoren (140 karakteretik 280 karakterera), antza arrakastaz, aste honetan beste berrikuntza bat iragarri du: txio-hariak sortzeko botoia gaitu du. Erreminta berriarekin, harilkatutako nahi adina txio idatzi daitezke, eta guztiak batera argitaratu (denboran sinkronizatuta eta elkarri lotuta).
Asko eta asko dira bideojokoetan aritzen diren euskaldunak, baina sarri euskal hiztun ugarik gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko zein beste hizkuntzaren batzuetako jokoetara jo ohi dute. Aukeratu hizkuntza: Deutsch, English, Español, Français, …Euskara!
Gaur aurkeztu da Tabakaleran, Donostiako ekipamendu horretan kokatuko den "Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia", gaurdanik 2Deo izenarekin ezagutuko duguna. Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den urtean ekin zion euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa hauspotuko zuen proiektu esperimental bat jorratzeari, etorkizuneko politika eta azpiegitura estrategikoak garatzeko martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren babesean. Alor honetako lanketa, Goienak eta Mondragon Unibertsitateak egin dute, eta emaitzak gaur aurkeztu dituzte Tabakaleran Markel Olano diputatu nagusiak, Goienako Iban Arantzabalek eta MU-ko Amaia Pavonek.
Urteetako eztabaida eta zurrumurruen ostean, aurtengo irailean erabaki zuen Twitterrek bere txioen muga handitzea. 140 karaktere historikoen ordez, 280 karakterera igo zuen txioen luzeera maximoa. Batzuk alde, besteak kontra,... baina dagoeneko baditugu lehenengo datuak eta aste honetan SocialFlow-ek argitaratu duen ikerketa baten arabera txiolariek nahiago dituzte tuit luzeagoak. Datuak hobeto aztertu beharko dira, baina badirudi tuit luzeagoek birtxio eta datsegit (like) gehiago jasotzen dituztela. Bikoitza, hain zuzen ere.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean B-Tuber egitasmoa jarri dute abian Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei bideoak euskaraz sortzera eta editatzera animatzeko asmoz. Horretarako abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, Euskararen Etxean 12na orduko hiru ikastaro (ikastaro bakoitza hiru egunetan egingo da) eskainiko dira.