Teknologia albisteak

Ahotsarekin kontrolatzen diren paperezko figuratxoak (by Google)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-08 : 10:45

Googleren laborategi kreatiboan sortu den beste proiektuetako bat da Paper Signals. Norberak etxean inprimatu eta eraiki ditzakeen paperezko figura edo seinale txiki batzuk dira, mekanismo txiki batekin datozenak eta ahotsaren bidez kontrolatu daitezkeenak. Kode irekiko proiektua da. Salgai dauden ereduetaz gain, edonork sor ditzake antzeko elementuak. 

Ahotsarekin kontrolatzen diren paperezko seinaleak dira Googlek bultzatzen duen Paper Signals proiektuko figuratxoak. Googleren sormen laborategiak eman duen beste emaitzetako bat da eta, kasu honetan, aztertu nahi izan da ea nola kontrolatu daitezkeen gadget txikitxoak ahotsaren bidez. 

Garatzaileek zenbait modelo sortu dituzte, eredurako. Besteak beste, euririk egingo ote duen esango dizun paperezko figuratxoa, edo Bitcoin-aren prezioak gora edo behera egin duen adierazten duena. Esan bezala, ahotsaren bidez kontrolatzen dira. Ondorengo bideoan agertzen da zer diren eta zelan montatu daitezkeen etxean bertan (inprimagailuan inprimatuta).  

Itxura batean, erraz montatu daitezkeen elementuak dira, eta ez garestiegiak. Etxean horrelako gaietan ikasten hasteko moduko asmakizunak.

Zuk beste ideiaren bat duzula? Paperezko seinalen bat sortu nahi duzula? Paper Signals open-source da, eta etxean bertan sortu ditzakezu zure gustukoak. Isaac Blankensmith eta Smooth Technology izan dira garatzaileak, Google Creative Laborategiaren laguntzarekin, Dialogflow, Actions on Google eta Firebase erbailita.

Get the code on GitHub 

 

Erantzun

Sartu