Teknologia albisteak

WeatherRescue, datu meteorologiko historikoak digitalizatu eta gorde nahi dituen proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-16 : 10:41

Weather Rescue proiektuaren bidez, informazio meteorologikoa jasotzen duten hainbat fitxategi historiko digitalizatu eta artxibatu nahi dituzte. XIX. mendeko eta XX. mende hasierako milioika datu daude artxiboetan jasota, paper eta mapetan, eta informazio guzti hori berreskuratu nahi dute WeatherRescue.org webgunearen bitartez, bolondres, eguraldi-zale eta meteorologo ez profesionalen laguntzari esker. Garai bateko eguraldia ezagutzeko (eta egungo aldaketa klimatikoa hobeto neurtzeko) baliabide garrantzitsua izan daitezke datu historiko horiek. Interesa duen orok lagundu dezake digitalizazio eta artxibo lanetan.

Gizakiak beti begiratu izan dio arretaz eguraldiari, eta XIX. mendetik aurrera sistematikoki jaso izan ziren milioika eta milioika datu meteorologiko mundu osoan zehar. WeatherRescue proiektuak erdi-galduta dauden datu guzti horiek jaso eta digitalizatu nahi ditu, gehienbat XX. mende hasiera artekoak. Informazio historikoa gordetzeak duen berezko garrantziaz gain, datu hauek lagunduko ligukete hobeto ezagutzen boom industrialaren aurreko eguraldia eta, ondorioz, aldaketa klimatikoaren eragina nolakoa den hobeto ulertzen.

Egin beharreko lana hain da handia eze, laguntzaileak eskatzen ari direla. Izan ere, herritarren zientzia delakoaren barruan sartu daiteke egitasmo hau ere: milaka bolondresen lan txikiari esker lan erraldoi bat egitea.

Besteak beste, Edinburgoko Royal Societyk 1880-1910 bitartean jasotako parte meteorologiko guztiak daude (egunero-egunero jasotako dozenaka daturekin), edo Britainia Handiko Meto Officek bere artxibategian dituen datu historiko guztiak (Europa osoko mapa eta datuekin). 

WeatherRescue proiektua www.zooniverse.org izeneko atari handiago baten ekimena da, non hiritarren zientziari lotutako hainbat proiektu dituzten.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago