Teknologia albisteak

Nola sortu artikulu bat Wikipedian [Bideo tutoriala]

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-08 : 09:01

Euskarazko Wikipedia osatzen lagundu nahi duzula? Baina ez dakizula nola egin? Euskal Wikilari elkarteak 45 segundoko bideo-tutoriala egin dugu azalpenarekin. 

 Nola sortzen da artikulu berri bat Wikipedian? Horixe da Euskal Wikilari Elkartearen lehenengo bideo-tutoriala. Urtean zehar antzeko beste zazpi tutorial argitaratzekotan daude. Hona lehenengoa.

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkarte bat da, 2016an sortua. irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du.

Erantzun

Sartu