Teknologia albisteak

Maleta autonomo robotikoa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-11 : 11:29

Gidaritza autonomoa, robotak, aplikazioak,... Azkenaldian pil-pilean dauden teknologia berriak biltzen ditu Travelmate enpresak aurkeztu duen maleta berrian. Mugikorrarekin kontrolatuz, zure atzetik etorriko den baliza autonomoa. 

Azkenaldi honetan teknologia berrien munduan gehien aipatzen den gaietako bat kotxe autonomoena da. Oraingoan, antzeko teknologia erabiliz, maleta autonomoak aurkeztu ditu Travelmate konpainia Californiarrak.

Maleta edo baliza autonomoa smartphonearekin kontrolatzen da, app baten bidez, eta ugazabari jarraitzeko gai da, horretarako tartean aurkitzen dituen oztopoak gaindituz. 10 km/h-ko abiadura hartu dezake. 

Prezioa ez dauka nolanahikoa: 1.100 dolarretan jarriko da salgai otsailean Estatu Batuetan eta pixkat geroago Europan.

Erantzun

Sartu