Teknologia albisteak

Nortasuna Sarean

Erabiltzailearen aurpegia

Negozioek argi dute sarean egon behar dutela, baina nola? Jardunaldi honek zalantza horiek argitu nahi ditu. 2016ko Urtarrilaren 14ean Hernanin. @tapuntu

Erabiltzailearen jarduna

Sareetan irudia aukeratu bai, baina testuarekin zer?

2020-01-21 : 16:52

Galdera honi erantzuna emateko, bosgarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18.30ean, sareen kutxa hutsa nola bete landuko duen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei, zein gaian interesa duen edonorri zuzendurik, influentzien marketinean beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.

Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian? InlfuenZER?

2019-01-16 : 11:12

Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian? InlfuenZER? Galdera honi erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, influentzien marketinaren gaia landuko duen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

"Nortasuna sarean" doako jardunaldia Donostian urtarrilaren 24an

2018-01-10 : 09:21

Sarera edukia igotzeko orduan ez dakizu nola iritsi zure publikora? Galdera honi erantzuna emateko, Nortasuna Sarean doako jardunaldia antolatu du TaPuntuk Donostian. Datorren urtarrilaren 24an, arratsaldeko 18:30ean, negozioek/proiektuek sarean ikusgarriak izateko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sare sozialen eta web-orrien inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Ostegunean, sarean saltzeari buruzko doako jardunaldia Donostian

2017-01-23 : 15:14

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen? Galdera honi erantzuna emateko, Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk.

Negozioak sarean murgildu eta estrategia egokiekin etekin ekonomikoak nola lortu ikasteko doako jardunaldia ospatuko da datorren urtarrilaren 26an, Koldo Mitxelena Kulturunean. Arratsaldeko 18:30ean hasita, sare sozial eta online denden inguruan lan egiten duten profesional ezberdinek negozioek sarean saltzeko ezagutu beharreko gakoak landuko dituzte, TaPuntu Kooperatibaren eskutik.

Negozioek ba al dakite sarea saltoki gisa erabiltzen?

2017-01-11 : 09:37

Galdera horri erantzuna emateko, Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, negozioek sarean saltzeko ezagutu beharreko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sareen eta online denden inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago