Teknologia albisteak

2017ko aplikaziorik jaitsienak, erabilienak,... eta baita onenak ere: Socratic eta Calm

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-05 : 09:19

Aurrekoan 2017ko bideo jokorik onenak aipatu bagenituen, gaurkoan aplikazioetan ipiniko dugu arreta. Urte amaierarekin batera, aplikazioen dendak euren zerrendak ateratzen hasi dira (Apple Store zein Google Play) eta 2017an gehien jaitsi eta erabili diren aplikazioak zeintzuk diren jakin dezakegu. Guztiok ezagutzen ditugun "betiko" aplikazioetaz haratago, aplikazio berrientzat ere izan da tarterik. Iazko aplikaziorik onenak ere izendatu dituzte: Socratic (Androiderako) eta Calm (Apple dendan).

Android dendan begiratuz gero, 2017an gehien jaitsi diren aplikazioen artean aurkituko ditugu klasiko diren hainbat aplikazio, gutako gehienok ezagutu eta erabiltzen ditugunak. Hortxe daude, nola ez, Youtube, Spotify, Whatsapp, Instagram, Amazon,... Hala ere, 2017an argitaratutako aplikazioetan jarri dute arreta Play Storekoek eta nobedade arrakastatsuenak aurkeztu dituzte. Horien artean daude mundu mailan 2017an izar izan diren aplikazioetako batzuk:

Socratic eta Calm, 2017ko aplikaziorik onenak

Aplikaziorik onenen sariketa modukoa ere egin du Googlek, eta 2017ko aplikazio guzti-guztien artean hauxe aukeratu du 2017ko aplikazio bezala: Socratic, matematikako ariketak egiten eta zalantzak argitzen lagunduko dizun aplikazioa.

Beste hainbat kategoriatan ere eman dituzte sariak. Hortxe dituzu ikusgai, aplikaziorik entretenigarriena, berritzaileena, haurrentzakoa, eta abar. 

Applek ere abenduan argitaratu zituen urteko aplikazio jaitsienen zerrenda eta aplikaziorik onenen izenak. Calm izendatu dute 2017ko aplikaziorik onena. Horrela aurkezten dute: Calm is the #1 app for mindfulness and meditation to bring more clarity, joy and peace to your daily life

Beste kategoria batzuetan, Splitter Critters izendatu dute 2017ko jokorik onena eta Affinity Photo iPad-erako aplikaziorik onena. Apple dendan gehien jaitsi den aplikazioa, berriz, Bitmoji izan da.

Erantzun

Sartu