Teknologia albisteak
21

"Matxin" itzultzaile automatikoa integratu dute Wikipedian

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-08 : 08:56

Matxin itzultzaile automatikoa da gaztelania > euskara itzulpenak egiteko dagoen tresnarik onena. Urteetako garapena izan du IXA taldeaeta Elhuyarren aldetik, eta perfektua ez bada ere (itzultzaile automatikoak ez dira perfektuak) emaitza txukunak ematen ditu testuen itzulpenean. Ia urte bateko lanaren ostean, Wikimediak sortutako Content Translation tresnan barneratu da gaur, eta dagoeneko prest dago itzulpenak egiteko. Garai batean Wikipedian itzulpen automatikoak egiteko Yandex jarri zuten martxan, baina emaitzak oso txarrak ziren. Matxin itzultzailearekin asko hobetuko da hori. Itzulpenak ez dira oraindik ere bikainak, noski. Baina badugu onura handi bat: Matxinekin egiten ditugun itzulpenei erabiltzaileek egindako zuzenketak jaitsi daitezke, eta itzultzailea hobetzeko balioko du honek. Testuak alderatuz, sistemak ikasi dezake etorkizunean (ez du zuzenean egiten, baina bada aurrerapen bat!). Matxin erabiltzen hasi nahi baduzu, joan zaitez zure erabiltzaile menuko BETA aukerara, eta aukeratu behean dagoen “Content Translation”

Guztia irakurri (wikimedia.eus) »»

Txioak (21)

Erantzun

Sartu