Teknologia albisteak

Adi ibili zure aztarna digitalarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-06 : 10:13

Oso zaila da aztarna digitala guztiz ezabatzea, baina informazioa blindatzeko aukera dago. Sare sozialetan norbait jarraitzen dugunean, Facebooken zerbait partekatzen dugunean, Instagramen “atsegin dut” ematen dugunean edo TripAdvisorren iruzkinen bat jartzen dugunean, gure aztarna digitala sortzen ari gara.

Askotan ez gara konturatzen gure aztarna digitalari esker jendea gure datu pertsonal eta konprometituenetara iritsi daitekela. Gure helbidea, telefono zenbakia edo adina jakin dezakete, baina horrez gain, baita ezkutuan mantendu nahi dugun uneren bat, norbaitek bere momentuan argitaratu zuena.

Jende askoren kezka izaten da aztarna honek ematen duen informazioa lana bilatzerako edo beka bat eskatzerako orduan. Hori dela eta, oso interesgarria da nola ezabatu jakitea.

Momentuz, ezinezkoa da aztarna guztiz desagerraraztea, baina badago sarean ematen dugun irudia hobetzeko modurik.

Egin behar den lehenengo gauza Facebookeko ezarpenetan zenbait gauza aldatzea da. Erabiltzaileak erabaki dezake zein datu izango diren publikoak eta zeintzuk pribatuak, ematen den irudia kontrolpean izanez.

Ezarpenetan interesgarria izan daitekeen aukera bat dago: argazkiren batean etiketatu bazaituzte, jakinarazpen bat iritsiko zaizu eta zuk aukeratuko duzu irudi hori zure profilean egotea nahi duzun ala ez.

Erabiltzen ez diren sare sozialak ezabatzearen ideia ere ona izan daiteke. Izan ere, posible da nahiago izatea duela urte batzuk sarera igo zenituen datu eta edukiak ikusgarri egotea. Twitterren esaterako, TweeterDeleter eta TweeterEraserri esker, txioak ezabatzea errazagoa izango da, hitz eta hashtagen bitartez bilaketak eginez.

Blogen kasuan ere berdina gertatzen da eta batzuetan egileak bakarrik ikusteko moduan uzteko aukera izaten da.

Erantzun

Sartu