
Karbono isurketarik gabeko lurraldea izango da Kalifornia 2045. urterako. Halaxe ezarri du bart izenpetu duten legeak. Hurrengo 25 urteotan eman beharreko urratsak zehazten ditu eta baita urtetik urtera zenbat jaitsi beharko den energia fosilen erabilera, azkenean helburu hori lortzeko: 2045. urterako karbono iturrietatik datorren energiarik erabiliko ez duen lurraldea izatea Kalifornia. Munduko 5. ekonomiarik handiena da Kaliforniakoa eta urrats garrantzitsua da atzo eman zena aldaketa klimatikoari aurre egiteko, beste herrialde batzuei bidea erakusten baitie Kalifornian hartutako erabakiak.
Abuztuan aipatu genizuen Microsoft telefono tolesgarri bat garatzen hasi dela (irudiak ere filtratu dira). Bada, oraingoan Samsung izan da antzeko gailu bat iragarri duena: 2018an bertan kaleratuko dute lehenengo smartphone tolesgarria, telefono eta tablet funtzioak bete ditzakeena.
Explorer eta Mozilla antigualekoekin hazitako belaunaldiak ez du ia sinetsiko, baina Chromek 10 urte bete ditu jada (eta Googlek berak 20!). Mugikorra eskuan hazi diren belaunaldi berriek, aldiz, ia-ia ez dute besterik ezagutu, Chromek erabateko nagusitasuna daukalako nabigatzaileen alorrean azken bospasei urteotan (une honetan merkatuaren %60 inguru). 2008ko iraila hasieran jaiotako nabigatzaile hark, beraz, 10 urte bete berri ditu. Gainera, berrikuntza txikiekin iritsi da Chromeren 10. urteurrena: itxura berria, forma eta ikono borobilduagoak, nabigatzaile are arinagoa eta sinpleagoa mugikorretan, pestañen antolaketa berria, eta beste hainbat aldaketa tekniko txiki.
Konturatu gabe pasatu dira azken urteak... 10! Bai, 10! 2008.urtean LASTERKETAK martxan jarri genuenean ez genuen pentsatzen egin behar genuen bidea horrelakoa izango zenik.
Azterketa honek ez du harrituko jende larregi, emakumezkoak are gutxiago, baina bagenekien horri zenbakiak jarri dizkio The Puddingek egin duen azterketa txiki honek. Emakumezkoen praken poltsikoak gizonezkoenak baino nabarmen txikiagoak izateaz gain, murritzegiak dira smartphonea bertan eramateko. Sakelako telefonoa uneoro aldean eramaten dugun arren, emakumeen kasuan, behintzat, ezin normalean sakelean bertan eraman.
Google bezalako enpresen interes ekonomikoetatik kanpo egoteagatik, herriguneetatik kanpo dauden etxe edo baserrien kokapena eta iristeko bidea GPS-etan ez dira azaltzen. Hainbat proiektu sortu dira baserrietarako bideen informazioa bildu eta publikatzeko, baina iruditzen zait gehienak oso irismen txikikoak direla. Entzun dudan azkena, Leitzaldean baserrien mapak metroko mapa moduan adierazteko ekimena. Ekimen polita eta kuriosoa, baina ibilbide praktiko txikia izango duena nire ustez. Arazoa da administrazio bakoitzak bere irtenbidea aurkitu nahi duela. Eta badago badago soluzio erraz, merke, libre eta praktikorik, guztiontzat balioko lukeenik:
(Bere blogean kontatu du nola Gari Araolazak)
Londresko udalak Char.gy enpresarekin hitzartutako kontratuaren ondorioz, 2020. urterako 1.150 entxufe edo lokia jarriko dituzte Erresuma Batuko hiriburuko kaleetan ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko. Horretarako, kale-argien sarea erabiliko dute eta kargagailuak aplikazio baten bidez kontrolatu ahalko dira sakelakoa erabiliz.
Twitter funtzionalitate berri bat hasi da probatzen. Laster batean, Twitterrek iradokiko dizu zeintzuk diren jarraitzen dituzun kontuen artean benetan interesatzen ez zaizkizunak. Zeintzuk diren "unfollow" egin behar dituzun txiolariak, Timeline "garbiagoa" izan dezazun.
Instagrameko ordezkariek aste honetan azaldu dutenez, Instagrameko kontuak egiaztatzeko aukera gaitu dute eta dagoeneko zuk zeuk ere eskatu dezakezu "verified" ikur urdina gaitzea, Twitterren eta beste sare sozial batzuetan egiten den bezala. Horretarako formulario bat bete beharko da eta pertsona "ezaguna" izan beharko zara.
Mahoma ez badoa mendira, mendia eraman beharko da Mahomaren smartphonera. Horixe pentsatu omen du New Yorkeko liburutegi publikoak eta Insta Novels egitasmoa abiatu du. Eleberri klasikoak bere Instagram kontuan argitaratzen hasi da, literatura belaunaldi gazteenei eramateko asmoz.
Azken hilabeteetako zurrumurru eta iragarpenak baieztatu dira eta Disneyk dagoeneko bideratuta dauka 2019an argitaratuko duen VOD (video on demand) plataforma berria. 2019tik aurrera, Disneyk kaleratuko dituen ikusentzunezko guztiak plataforma berri horretan ikusi ahalko dira, eta ez Netflixen, orain arte bezala. Azken urteotako harremana itxitzat emango dute, hortaz. Kontuan izan behar da Disney konpainiaren parte direla, baita ere, Pixar, Marvel eta Star Wars saga osoa, guztiak ere plataforma berrira eramango direnak. Estatu Batuetako hedabide batzuek aurreratu dutenez, VOD plataforma berriak izena ere badu dagoeneko, Disney Play, nahiz eta izena oraindik ez den ofiziala.
UBERen arduradun nagusi den Dara Khosrowshahik aurreratu duenez, garraio-konpainiak bere eskaintza zabaltzeko urrats sendoak emango ditu eta hemendik aurrera bizikletak eta motorrak ere eskainiko ditu, guztiak ere elektrikoak. Hiri handietan egiten diren ibilbide asko nahiko laburrak izan ohi dira, eta ibilbide motzetarako askoz zerbitzu egokiagoa dira ibilgailu txikiak, "ohiturak aldatu nahi ditugu, hirientzat zein bidaiarientzat egokiagoak diren zerbitzuak eskainiz".
Azken datuen arabera, bozgorailu adimendunen merkatuak 2 izen nagusi ditu. Tira, esan daiteke 2 jabe bakarrik dituela. 2018ko datuen arabera, Googlek eta Amazonek hartuko dute aurtengo salmenten %80 inguru. Applek %4 besterik ez, eta gainontzekoa marka txikien artean banatuko dute.