Teknologia albisteak

Imanol Epelde youtuber bilakatu zaigu: "Schwarzeneggeren oporrak"

Imanol Epelde Pagola
2018-09-07 : 08:44

Imanol Epelde "27 zapata" irakasle eta blogaria youtuber lanetan hasi zaigu. Azkenaldian bizitzen ari garen "opor anabolizatuen" gaia izan du hizpide bere estreinaldian. "Puzten ari da aisia, gizentzen. Schwarzeneggertzen. Dieta arriskutsua duelako oso: anabolizatutako kultur merkatua, entretenimendu jendetsua eta esteroideak. Esajeratua hiperbolatzea da balio dien baliabide bakarra. Eta kasu! Schwarzenegger aisiak bere irudira egingo baitzaitu: subjektu nagi eta enpatxatu. Eta gu kontentu Instagramen zer jarri edukiko dugulako edo profileko argazkia eguneratu ahal izango dugulako. Irudia indartu dugu esentzia galtzeko".

Erantzun

Sartu