Sustatu logoa Teknologia albisteak

FOROAK.COM - Euskarazko foroak!

2008a iritsi aurretik jaio da FOROAK.COM webgunea. Euskara zabaltzeko helburuz, guztiz dohainik, edozeinek bere foroa sortu dezake inolako jakintzarik gabe, eta dena euskeraz! Ezagutu duzue, bada, blogak.com web orrialdea: bertan blogak sor ditzake jendeak, euskeraz noski. Berdin-berdin foroak.com-en kasuan: phpBB2-z baliatutako foroak sortzen dira.

Kideok ez dugu inolako irabazi ekonomikorik; noizean behin agertu daiteke publizitate apurtxo bat, baina honen irabaziak zerbitzaria mantentzeko dira zuzen-zuzenean.

Foroak.com webgunea Euskal Herri osorantz zabaldu nahi dugu, aukera eman nahi diogu euskal jendeari zerbitzu berri honetaz gozatzeko.

Ea denon artean lortzen dugun!

Besterik gabe, mila esker denori.

foroak.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu