Sustatu logoa Teknologia albisteak

Europako Batzordearen itzulpen korpusa liberatu dute

Sustatu
2008-02-11 11:02

Europako Batzordeak bere itzulpenen korpusa liberatu du. Korpusean milioi bat esaldi aurkitu daitezke 23 hizkuntza ofizialetako 22 hizkuntzetan (irlandera berriki onartu denez zerrendatik at geratu da).

Informazio gehiago Europako Batzordearen Hizkuntza Tekologien inguruko webgunean.

Material hori ezinbestekoa da itzultzaile automatikoen lana errazteko. Eusko Jaurlaritzak horrelako programa bat erosi nahi du aurten, Enpresa Digitala programaren albistegian argitatatu denez.

Xede nagusia da eleaniztasuna sustatzea Europaren aniztasunaren barruan batasunerako oinarrizko elementu izan dadin. Itzultzaile automatikoek korpusak erabiltzen dituzte aurretik ezagutzen diren esamoldeen esanahietan oinarritzen diren ez ohiko esamoldeak ikasteko. Gainera, hiztegiak, zuzentzaile gramatikalak eta ortografikoak prestatzeko ere erabili daitezke.

Korpus hau sortu zen Europako erakundeek derrigorrez itzuli behar dutelako erkidegoko zuzenbide guztia 23 hizkuntza ofizialetan. Izan ere, letoniera edo erromanikoari dagokienez, egun aurkitu daitekeen bildumarik garrantzitsuena da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu