Teknologia albisteak
2

Euskara-galiziera hiztegia

Isaac Fernandez
2010-10-19 : 10:10

Kaixo lagunak! Zer moduz? Ni oso alai nago Vigo Unibertsitateak azkenik nire hiztegia argitaratu zuelako, kalean dago! 5.000 hitz baino gehiago dauka alde bakoitzean.: Dicionario galego-éuscaro, euskara-galiziar hiztegia, Vigo: Universidade de Vigo, Servizo de publicacións.

Publizitatea

1

"Mintzamina" solasaldi-sorta, Altzan

Bizarrain elkartea
2010-10-17 : 10:10

Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. Mintzamina deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz.

BabeliumProject.com: Euskara eta Ingelesa mintza-praktikatu!

Juanan Pereira
2010-10-07 : 14:10

BabeliumProject.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakelako.

8

Indian hizkuntza berria topatu dute

Ahotsak.com
2010-10-06 : 13:10

Ikertzaileek hizkuntza berri bat identifikatu dute Indiako urruneko herrialde batean. "Koro" du izena eta desagertzeko arriskuan dago. BBCek jakinarazi duenez, hizkuntzalari talde batek aurkitu zuen "Koro" Arunachal Pradesh-era egindako ibilaldi batean, Indiako ipar-ekialdean. Talde hori National Geographic-en proiektu batean ari zen lanean, mehatxupean dauden hizkuntza indigenak aztertzeko.

2

Euskaraz egiten duten bezeroek sariak eskuratzeko aukera dute Elorrion

Miel Guridi eta Ainara Ibañez, Geurien egitasmoko teknikariak (Elhuyar Aholkularitza)
2010-10-05 : 10:10

Gurien euskaraz, jakina! kanpainaren bidez, sari ederrak jasotzeko aukera izango dute Elorrion erosketak euskaraz egiten dituztenek, azaroaren 14ra bitarte. 68 komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa ari dira kanpaina honetan parte hartzen.

Mintzapraktiketan parte hartzera dei egiteko "atera arbela kalera!" kanpaina

praktikatu AEK
2010-10-05 : 09:10

Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean.

Lazarraga Sariak banatuta

Ziurtagiriaren Elkartea
2010-09-25 : 10:09

Kepa Mendia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Skunk Funk eta Launa Upategia izan dira Lazarraga Sarien irabazle. Arabako merkataritza eta enpresaren arloan hizkuntza normalkuntzaren alde egindako lana errekonozitzea izan da helburua.

7

Google Translate eta Wikipedia

Unai Fdz. de Betoño
2010-09-20 : 12:09

Noizean behin artikulu ulerkaitzak egiten dituzte euskarazko Wikipedian. Ez dira ohiko bandalismoko ekintzak, baizik eta itzultzaile automatikoz egindako artikulu-saiakerak. Badirudi gero eta ulerkorragoak direla, gainera. Gero eta txukunagoak, benetan. Duela hilabete batzuk zuzenean ezabatzen genituen, baina azken boladan zalantza sortzen zaigu: ezabatu, ala akatsak zuzendu?

5

Euskaldun bihotzekoon agergarri

Bittor Hidalgo - Donostia
2010-09-16 : 10:09

Euskara eta euskaldunok Herri bezala iraungo badugu, ezinbesteko dugu:

  1. Euskara ofizial izatea Euskal Herri osoan. Nafarroa Garai guzian eta Iparraldean ere.
  2. Herritar guztiek...

5

Bidasoakoak zirenak oker zeuden eta Bidasokoak dira izatez

Sustatu
2010-09-15 : 10:09

Ibaien izenak arautzeko lanetan, Euskaltzaindiak ebatzi du Bidasoak -a artikulua duela. Hori dela eta, Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora...

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

Elhuyar Fundazioa
2010-09-12 : 10:09

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren edizioa argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak. 18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasotzen ditu. Ikasle, irakasle, kazetari, eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi duen edonorentzat da egokia obra hau.

7

Fuck you esateko hamaika modu euskaraz

Sustatu
2010-06-27 : 13:06

Lehenago ere hitz egin da Sustatun euskaraz irainak egiteko moduetaz. Duela holabete batzuk Zuzeuk atera zuen Fuck you esateko 100 modu beste hizkuntza batzuetan, baina euskaraz esateko hamaika modu ere badaude, joan zaitez popatik hartzera ezagunaz gain. Zerrenda bat egin dugu antzeko mezua euskaraz esateko 11 modurekin.

1

Lazarraga Sariak: Arabako lan munduan euskara saritzeko

Ziurtagiriaren Elkartea
2010-06-25 : 10:06

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu dute. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an egingo da.

Hitanoari buruzko hitzaldia eta ikastaroa, Tolosan

maramara* taldea
2010-06-22 : 13:06

"Mintza hadi, lagun!" eskuliburuaren egile Ritxi Lizartzak hitanoari buruzko hitzaldi bat emango du Tolosan, ekainaren 22an (asteartea), Elduaien hizkuntza eskolak antolatuta. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Gorosabel kaleko 40an. Gainera, uztailaren 5etik 16ra, ikastaroa emango du eta izena emateko epea zabalik dago.

Bai Euskarari Ziurtagiriak: helmugara, sasoi betean

Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria
2010-06-14 : 11:06

Bai Euskarari Ziurtagiriak 10 urte bete ditu. Sortu zeneko irizpideari jarraituz indarrak batu eta biderkatu behar ditugu norabide berean. Atzera begiratzea ariketa ona izaten da aurrera segitzeko bulkada eta indarra hartzeko asmoarekin eginez gero.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››