
Egun tristea da gaurkoa euskaltzaleontzat. Izan ere, Iñaki Arregi Ihartza euskaltzalea, eta hainbat urtez euskararen alde lan egin duen lankideak utzi egin gaitu. Gaur goizean hil da, gaixotasun larri bati aurre egiten urtebete eman ondoren. Sorreratik UEMAren koordinatzaile izan dena gaur goizaldera hil da.
Mintzapraktika programek aisialdia, gozamena eta euskara uztartzen dute, eta, hiru elementuok kontuan hartuta, udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak. Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke.
Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztu du Xabier Amurizak. Liburuaren eskaintzak dio: "Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei".
Kirolean gabiltzala nekatu egiten gara, izerditu, batzuetan lehertu. Baina horrek guztiak konponbidea dauka orain, izan ere, Bermeok freskagarri berria dauka, KALINPAN izenekoa. Edari isotoniko honek egarria asetzen du, haren burbuilek indarra bikoiztu, kontzentrazioa zorroztu eta aurrera egiteko gogoa sortzen dute. Baina KALINPAN edaria baino gehiago da
Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak; barnetegi ibiltari bat oinez izango da eta bestea bizikletaz.
Bihar ospatuko da Eibarren 2. urtez euskararen aldeko giza katea. Urkuzuko itturrian Gantxila urez beteko du Mogel Ikastolako kide batek eta eskuz esku Untzagara helduko da Egunkariko langile batek hartzeko. Herri guztia gonbidatuta dago ekintza parte hartzaile honetan batzera.
Googlek orain ordu batzuk jakinarazi duenez, beste bost hizkuntza gehitu ditu GoogleTranslate itzulpen-zerbitzuan. Oraindik ere Alpha egoeran (garapen fasean), baina euskara ere hortxe dugu, munduko beste 56 hizkuntzarekin batera.
Euskararen alde AEK-k antolatzen duen Korrika pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da, eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat. Aurten egin dute lehen aldiz gaelikoaren aldeko Korrika, Rith 2010 eta Bretainian Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketaren bigarren edizioa hasiko da astelehenean.
Urteroko ohiturari jarraipena emanez, Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak antolatu ditu, gai nagusia Bilbon, mundua ikusi izango delarik. Jardunaldiak Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Bilbon, izango dira, maiatzaren 7 eta 8an.
Herenegun, Patxi Lopezen igandeko gehigarri bateko elkarrizketaz jardun genuelarik, erreparatu genion eskumuturrean zeraman gailu ustez sendatzaileari. Baina Sustatuzaleoi esker elkarrizketa irakurri genuen ondoren, eta agian albisteago bihurtu da, euskaraz klaseetan piperra egiten duela edo Ibar Ezkerreko euskararen historiaz ze uste dituen lehendakariak. Gaia, orain, Eusko Legebiltzarrera heldu da.
Garabide Elkarteak DVD-liburuxka argitaratu berri du: Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk. DVDko dokumentalaren lehen emanaldia bihar hilak 22 izango da New York-en, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Munduko Herri Indigenen Biltzarrean. Izan ere, bertan izango da aurten ere Garabide Elkartea. Hemen dokumentalaren trailerra.
Azken bost hilabetetan gaztelania hutsean funzionatzen duen enpresa batean lan egin ondoren eta horri buruz nire ondoezina aipatuz, asko harritu nintzen zeintzuk ziren nire ingurukoen komentarioak: Ah, baina hori horrela da , Normal , Ordaintzen dizuten bitartean edo sorbalda altxatu besterik gabe, hor ezer egitekorik izango ez balitz bezala. Erreakzio hauek, izan ere, ez ziren euskara bost axola zaien pertsonenak izan, baizik eta, besteak beste, urte askotako euskararen aldeko miltanteenak edo euskararan normalkuntzan lan egiten dutenenak.
Herriko hainbat taldek, elkartek eta eragilek sarea josten ekimena jarri dugu martxan euskararen alde gabiltzanok, euskaraz lan egiten dugunok eta euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkarrekin hauek egiteko: erakusketa Getxoko 10 lekutan (apirilak 9-25), jarduerak (apirilak 9-24), kuñak koska irratian 108.0 (apirilak 9-24) eta herri-bazkaria Romoko frontoian (apirilak 24).
Errusiar-amerikar ikasle den Alisa Cherkakovak euskararen inguruko proiektua egiten dabil: zapalduak izan diren hizkuntzetako hiztunek hizkuntzarekin duten atxikimendua ikertzen dabil eta euskaldunen kasua aztertuko du beste batzuen artean.
Laburmetrai honek euskararen etsai krudelena gu geu garela azpimarratu nahi du gainbehera, Euskaltzaindia eta euskara pertsonifikatuz.