
Horra Alfontso Mujikak zabal jorratu duen gaia.
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan. Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere publiko egin dute EHEko kideek agerraldian.
Zenbait egunez itzulpen "eta zuzenketa" enpresa batek zenbait iragarki argitaratu izan ditu Berriaren azalean, eta bertan eman dituzten zenbait esaldi eredu, beraien ustez zuzentzekoak direnak. Esaldiak ordea, nire uste apalean, hain onak dira zuzentzat emanak nola gaitzetsiak. Eredu bat baino ez da, zertan galtzen ditugun indarrak euskararen normaltze eta zabaltze prozesuan.
Ez dira euskaldunak, ez eta euskara ikasleak. di quello che vuoi! esan nahi duzuena! eskatu diegu. Guk itzuli eta haiek euskaraz bota bideoan. Di - Esan izena jarri diogu. Ehromako instant euskaldunak! Euskaraz ez dakien Ehromako jendeak, euskaraz, euskaldueni esana. Italiako Associazione Culturale Euskarak prestatua.
Gazte garaian finkatzen dira hizkuntza ohiturak eta hausnarketa egiteko asmoz, 3 sketch grabatu ditugu Zurriola Antzerki Eskolakoekin batera. Izan ere, Donostian 24 urte bitarteko gazteen %90 euskalduna da edota euskara ulertzen du baina ez dute guztiek erabiltzen.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, iazko ikasturtean indarrean izan diren hizkuntza-politikak aztertu ditu. Heldu den astean aurrera begira jartzeko asmoarekin jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoeraren azterketa sakona egingo badu ere, bereziki azken garaian gertatutakoen inguruko azterketaren berri eman zuen osteguneko agerraldian. Kontseiluko zuzendaritzak, idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera, egin du agerraldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bide batez, azaroaren 24an eta 25ean, Iruñeko Planetariumean Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia luzatu dute.
Orain dela aste batzuk, guraso euskaldunei deia luzatu nien Gasteizen artxipielago euskalduna eratzeko asmoz; gure txikiei euren ama hizkuntzan jolasteko aukera oparitu nahian. Gaurkoan, eta 12 familia gehiagoren babesarekin, hurrengo hitzorduaren berri ematera natorkizue: azaroaren 27an, arratsaldeko 16:30ean, Amaia Zentroan (Aranbizkarra auzoan)
LANEKIk, Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko Elkarteak (IKASLAN Gipuzkoak, IKASLAN Arabak, IKASLAN Bizkaiak, LHko Ikastetxe Publikoen Elkarteak, eta HETELek osatzen dutenak), Laneki Hiztegia aurkeztu du. Lanbide Heziketarako eta arlo tekniko eta profesionalerako berariaz sortu den euskarazko lehen online hiztegia da Laneki.
Jon Goikolea arrasatearrak "Japoniar ideogramak" liburua kaleratu du. Japoniera ikasteko metodo praktikoa eta erabilerraza eskaintzeko asmoz, egileak euskarara ekarri ditu hizkuntz horretako 2.140 kanji ideograma. Gainera, liburuan eskaintzen ditu ikur horien guztien jatorria, esanahia, ahoskera eta errazago ulertzeko eta memorizatzeko bidea.
Argazkiak.org | Ibilgailua japonieraz © cc-by-sa: goioarana
Euskararen normalizazioaz hitz egin nahi dugu Deban: Zer den proposatzen duguna, nola irudikatzen dugun bi hizkuntza komunitateen arteko elkarbizitza, gaztelaniak ze toki izan behar duen euskal gizartean,... Zergatik lotzen dugun hizkuntza identitatearekin eta zertan gauzatzen den identitate hori. Identitate horretan denok kabitzen ote garen, nola,...
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egingo ditu. Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldiak azaroaren 24an eta 25ean egingo dira Iruñeko Planetariumean. Euskararen normalizazioa eta euskalgintzaren norabidea izango dira aztergai bi egunetako jardunaldietan.
Orain dela 3 urte, alaba jaio zenean, ezin genuen imajinatu sozializazioa hain zaila izango zenik, inondik ere. Ez, gure alabak ez du arazorik ez komunikatzeko, ez jolasteko... gure alaba euskaldun elebakarra da. Beste lekuetan ez dakit, baina Gasteiz batean, honek sozializazio prozesua konplikatu dezake ume euskaldunik ezagutzen ez baduzu. Norekin jolastuko da umea inguruan inor(k) ulertzen ez badu?
Azaroaren 18an eta 19an biltzarra egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, goiburu honekin: Praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen erabilera informazio eta komunikazio teknologietan sustatzeko.
Duela gutxi, Facebookeko orrialde batean bat egiten ikusi nituen lagun batzuk: Gutxitutako hizkuntza mintzatzen dut eta harro nago. Atsegin dut botoia sakatu ala ez pentsatzen nuen bitartean, gauza batez konturatu nintzen. Euskara kanpoan ikasi dut, eta heldua nintzelarik etorri nintzen hona bizitzea; hori pribilegio handia izan zen niretzat. Nik ere gutxitutako hizkuntza termino tekniko bezala erabiltzen dudan arren, euskara ez dut gutxitutako hizkuntza moduan sentitzen, alderantziz baizik.
Batek baino gehiagok erreparatu dio gaur Iruñeko Diario de Navarra egunkariaren Interneteko edizioaren portadari. Hizkuntza nahaste-borraste bat, non arabiera, errumaniera eta errusiera (behinik behin) ageri diren. "Hizkuntza aniztasunaren aldeko" kanpaina instituzional bat da.