Teknologia albisteak

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2010-09-12 : 10:09

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren edizioa argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak. 18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasotzen ditu. Ikasle, irakasle, kazetari, eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi duen edonorentzat da egokia obra hau.

Euskarazko sinonimo eta antonimoez gain, honako eduki hauek ere jasotzen ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez hornituak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera eguneratua eta moldatua dago hiztegi hau.

Hiztegiaren prezioa 19,50 € da eta dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta Elhuyarren Interneteko dendan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago