Teknologia albisteak
4

Dokumentuak on-line itzultzeko zerbitzu berria abian jarri du Opentrad-ek

Inaki Irazabalbeitia, Eleka
2011-04-27 : 10:04

Opentrad itzulpengintza automatikoan diharduen partzuergoak webgunea eraberritu du eta zerbitzu berriak eskaitzen ditu. Partzuergoa imaxin/software enpresa galegoak eta Elekak osatzen dute.

Publizitatea

Gaztelaniaz badakigu

Sustatu
2011-04-23 : 13:04

Gauza arrunta da dendetan euskaraz badakigu kartelak ikustea. Baina dendarien eguneroko hizkuntza euskara dela erakusten du beste honek... jakin, badakigu gaztelaniaz ere. Eder Nuñezek atera zuen argazkia pasa den larunbatean, Bergaran.

Hautagaiak, euskalakariak?

Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria
2011-04-22 : 12:04

Bukatu da aurtengo Korrika, arrakasta handiz bukatu ere! Gure herri, hiri eta errepideetan euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duen euskalakari aritu da. Euskalakari hauei guztiei hausnarketa-saiotxo bat proposatu nahi diet. Izan ere, egunotan hauteskunde-giroa dago eta alderdi politikoak, ohi bezala, hautagaiak eta datozen urteotan garatu asmo dituzten egitarau eta politikak aurkezten ari dira… Azterketa eta balorazio ugari egingo da horien inguruan, ezbairik gabe, politika baita gure bizitza kolektiboa antolatzen duen elementua. Hala ere, oraingo honetan ez dut fokua programa horiei begira jarri nahi; pertsonei begira jarri nahi dut, interesa baitaukat hautagai horiek izan beharko lituzketen berezitasunak ezagutzeko.

Igandean, Donostian, Korrika17ren azken txanpan... zatoz gazteon kilometroa gurekin egitera!

GAZTEZULO
2011-04-16 : 09:04

Joan den ostegunetik, euskararen aldeko Korrika Euskal Herriko bazterrak nahasten eta lasterka jartzen ari da. Egun batzuren buruan, Donostiara helduko da eta euskaltzaleon aldarrikapen ibiltaria borobilduko dugu. Gazteok ere bagara euskalakariak eta, beraz, zatoz gazteon kilometroa gurekin osatzera!

Arratiako Hiztegia, berrargitalpena eta aurkezpena

Arratia Inguruko Hiztegia
2011-04-13 : 15:04

Gaur asteazkena, apirilaren 13an, Arratia inguruko Hiztegia "Geure Berbategie" proiektua izenburua daukan liburuaren bigarren edizioa (zuzendua eta osatua) aurkeztuko da Bilbon, Foru Aldundiaren Liburutegian, 18:30ean. Liburuaren lehen argitalpena hilabete batean agortu zen.

1

Coca Cola lehiaketako hiztegiak; euskaraz bai, gaztelaniaz ez

Rikar
2011-04-13 : 09:04

Coca Colak urtero antolatu ohi duen eskolarteko idazle lehiaketa egin zen ostiralean Donostian, gaztelerazko atalean. Aurretik euskarazkoa izan zen, eta honetan hiztegia erabiltzen utzi zuten. Atzo ez. Antolatzaileen esanetan, «en el de euskara podía haber dificultades con ciertas palabras, por eso dejamos utilizarlo». Euskarazkoan hiztegia, gaztelerazkoan ez. Bigarren mailako hizkuntza gurea, garbi esanda, Coca Colarentzat.

1

Akirrok, korrika atzeraka, Beasaindik Ordiziara

Ordiziako Ahotsa
2011-04-08 : 17:04

Hainbat erabakirekin euskararen normalizazio prozesuan atzerapausoak ematen ari direla salatzeko, AKIRROK! (Korrika, alderantziz irakurrita) proposatu du Goierriko Gazte Asanbladak. Korrika atzeraka egingo dute Beasaindik Ordiziara, 17:00etatik aurrera, larunbatean, apirilaren 9an.

11

Batua-Bizkaiera bihurtzailea sarean

Sustatu
2011-04-06 : 18:04

Eguneraketa. Kendu egin dute dagoeneko saretik. Azalpen batzuk erantzunetan.

Azkue Fundazioak gaur aurkeztu du Batua-Bizkaiera bihurtzailea. Testua sartuz edo URL bat emanez, euskara batuan idatzitakoa bizkaierara bihurtzen du tresnak. Eleka enpresaren Opentrad teknologia darabil bihurtzaileak eta hemen kontsultatu daiteke: http://bizkaiera.opentrad.com/itzuli/


Argazkiak.org | Batua Bizkaiera bihurtzailea © cc-by-sa: sustatu

4

Travel txartelean euskara eskatzeko, urrats grafikoak

Sustatu
2011-04-04 : 11:04

Travel txartelaren aldizkaria eta informazioa euskaraz jasotzeko Sustatuzale batek bideratutako kanpainak erantzun mordoa jaso duela dirudi. Egileak irudi batzuk bidali dizkigu TravelClub.es webgunetik prozesua nola egin argitzeko.


Argazkiak.org | Travel euskaratzeko, sartu © cc-by-sa: sustatu

OMG, Oxford hiztegiak horrelako hitzak onartu ditu... LOL! ♥

Sustatu
2011-04-01 : 14:04

Interneteko jergan oso erabiliak diren zenbait sigla onartu ditu Oxford hiztegiak, Ingeles hizkuntzaren instituzioak. LOL, OMG edota ♥ dira, besteak beste, aurtengo martxoan hiztegian gehitu berri dituzten hitz horietako batzuk, baina ez bakarrak.

Euskararen transmisioa eta herrigintza

Zeraingo Oa Kultur Elkartea
2011-03-30 : 13:03

Jackeline Urlak, antropologiako doktoreak eta Massachusets-ko Unibertsitateko irakasleak, euskararen transmisioari eta herrigintzari buruzko hitzaldia emango du martxoaren 31n Zeraingo Kultur Etxean 19:00etan hasita.

114

Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko

L. I. Bilbo
2011-03-28 : 10:03

Travel Club txartela baduzu, irakurri arretaz. Travel Club-en euskararen aldeko politika nabaria ez bada ere, badu euskaraz informaziorik jasotzeko aukera (Travel Club-en Espainia aldeko enpresa ugarik parte hartzen du).

Eguneratua: Artikulugileak irudiak bidali dizkigu eskakizuna ilustratzeko.

Larry Trask euskaltzainaren omenezko hitzaldia Birminghamen

Xabi Paya
2011-03-28 : 10:03

Hitzaldia urtero antolatuko du Birminghamgo Unibertsitateak Etxepare Institutuarekin lankidetzan; lehen hizlariak Mari Jose Olaziregi eta Amaia Gabantxo izango dira eta Euskal Literaturaz jardungo dute.

Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pinak

GEU elkartea
2011-03-27 : 13:03

Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dugu euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz.

4

Hizkuntzak eta politika

Ibai Iztueta
2011-03-16 : 11:03

Hizkuntza eta politika ez direla nahastu behar entzun ohi da; hizkuntza ez dela politizatu behar; hizkuntzak ez daukala politikarekin zerikusirik eta abar. Egia esan, politika hitz horrekin zehazki zer adierazi nahi den ez dakit oso ongi, hizkuntzak eta politikak elkarrekin zerikusirik izatea txarra zergatik izan behar duen ere galde liteke…

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››