Interneteko jergan oso erabiliak diren zenbait sigla onartu ditu Oxford hiztegiak, Ingeles hizkuntzaren instituzioak. LOL, OMG edota ♥ dira, besteak beste, aurtengo martxoan hiztegian gehitu berri dituzten hitz horietako batzuk, baina ez bakarrak.
Albistea Goienan ere azaldu da, erreferentziarekin Oxford hiztegiaren webgunera. Gehiago ekarri ditugu handik:
- LOL: Laugh out Loud. Barrez lehertu esan nahi du. Lot Of Laughs ere esaten dute batzuek, eta horren euskarazko itzulpena da Barre Mordoxka Bat (BMB).
- OMG: Oh My God. "Ene Jainkoa!" da itzulpena, baina espresioaren euskarazko parekidea "Ai ama!" izan zitekeen.
- ♥: Bihotza irudikatzen duen ikurra ere onartu du Oxford hiztegiak. Piktograma hau oso erabilia da sare sozialetan eta txatetan, zerbait atsegin duzula adierazteko. Ezaguna egin zen "I ♥ NY" turismo kanpainarekin, eta ehunka kanpaina egin dituzte beste horrenbeste gauza promozionatzeko: Bilbo, Gasteiz, Euskadi, edo Sanferminak adibidez.
- FYI: For Your Information. "Jakin ezazu" estiloko abisu bat.
- IMHO: In my humble opinion. "Nire iritzi xumean".
- TMI: Too Much Information. "Informazio larregi".
- BFF: Best Friends Forever. "Lagun onenak betiko".
Sigla horiek oso erabiliak dira twitterren, SMSetan, txatetan eta Interneteko jergan oro har. Aurrerantzean Oxford hiztegian ere izango dute euren tokia. Bertako adituen esanetan sigla horiek ez dira berriak: OMG, esate baterako, 1917. urtean dokumentatu zen lehen aldiz gutunetan.
Erantzun
Sartu