Teknologia albisteak

Arratiako Hiztegia, berrargitalpena eta aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Arratia Inguruko Hiztegia
2011-04-13 : 15:04

Gaur asteazkena, apirilaren 13an, Arratia inguruko Hiztegia "Geure Berbategie" proiektua izenburua daukan liburuaren bigarren edizioa (zuzendua eta osatua) aurkeztuko da Bilbon, Foru Aldundiaren Liburutegian, 18:30ean. Liburuaren lehen argitalpena hilabete batean agortu zen.

Bertan Arratia Institutuko irakasleak diren Angel Larrea Beobide eta Juan Rekalde Izagirre egileak egongo dira. Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du. Eta dituen 928 orrialdeetan 25.000 hitz-sarrera aurkitu daitezke, 200 argazkirekin ilustratuta.

Arrati Inguruko Hiztegia "Geure Berbategie" proiektua Angel Larrea eta Juan Rekalderen lana da. 1999an hasi eta hamaika urte igaro ondoren, 2010eko azaroan argitaratu zen. Arratia eta inguruko hitzak, esaerak, ezizenak, toponimoak eta onomastikoak jasotzen ditu. Lehen edizioan guztira 25.000 sarrera inguru izan ziren, oraingoan 140 sarrera berri gehitu zaizkio. Proiektua Juan Rekalderekin jaio zen eta hasiera batean Angel Larrea eta biek ekin zioten, baina laster laguntzaileak gehitu zitzaien (Isabel Díaz de Ugarte, Iñaki Romero, Xabier Arauzo, Jon Albizbeaskoetxea, Aitor Iglesias eta argazkilariak, besteak beste).

Hiztegi mardula da, 928 orrialdekoa, eta lau atal ditu: Hitzaurrea, Sarrerea, Corpusa eta Eranskinak. Gotzon Aurrekoetxea irakasleak egin du Hitzaurrea. Sarrerea, Rekalde eta Larrea egileek egin dute, lanaren ezaugarri nagusiak azalduz: proiektuaren historia, iturri bibliografikoak… Corpusak hiztegiaren A eta Z letren arteko gorputz-atala osatzen du. Azkenez, Eranskinak daude (gaztelania-euskera, onomastikoak edo pertsonen izenak, ezizenak, animalien izenak, izaki mitiko eta fantastikoen izenak, eta, bukatzeko, hizkiak). Gainera, galtzeko arriskuan dauden berba batzuei, bultzada eman nahian, argazkia ipini zaie; guztira, berrehun argazkitik gora.

Lan honekin egileek nahi izan dutena zera izan da: Arratiak berbetaren oparotasuna jaso eta, bide batez, eta galtzear dauden berbak promozionatu. Arratierazko testu bat hartzen duen edonork, ahozko zein idatzizko, izan litzakeen zalantzak argitzeko hiztegia da,. Bestalde, idazle garbizaleen berbak, egun erabiltzen ez direnak, ere agertzen dira eta baita ume eta gazteen berbak ere.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago