Sustatu logoa Teknologia albisteak

Batua-Bizkaiera bihurtzailea sarean

Sustatu
2011-04-06 18:04

Testu hau pasatu diogu bihurtzaileari, atzo albiste bihurtu zen Osakidetzaren desastrearena:

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo aurkeztu zuen Osakidetzaren webgune berria. Euskarazko atala iraingarria da euskaraz irakurtzen dakien edonorentzat, lehen orrian bertan bost akats nabarmen topatu baitaitezke. Suposatzen da orri hori ez duela euskaldun normal batek testeatu, Eusko Jaurlaritzari bost axola zaio edukiak euskaraz ondo dauden ala ez. Osakidetza erantzuten zaitu, informativoak, gaztelerazko zatiak... Iraingarria. Oraindik ere entzun beharko dugu Osakidetzak "mediku onak behar ditu, ez euskaldunak" eta "euskarak diskriminatu egiten du" bezalako perlak.

Eta zera eman digu:

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo aurkeztu zeban Osakidetzaren webgune barria. Euskerazko atala iraingarria da euskeraz irakurten dakien edonorentzat, lehen orrian bertan bost akats nabarmen topau baitaitekez. Suposatzen da orri hori ez duela euskaldun normal batek testeatu, Eusko Jaurlaritzari bost axola jako eukiak euskeraz ondo dagozan ala ez. Osakidetza erantzuten zaitu, informativoak, gaztelerazko zatiak... Iraingarria. Oraindik be entzun beharko dogu Osakidetzak "mediku onak behar ditu, ez euskaldunak" eta "euskerak diskriminau egiten dau" bezalako perlak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu