Teknologia albisteak
4

Dokumentuak on-line itzultzeko zerbitzu berria abian jarri du Opentrad-ek

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia, Eleka
2011-04-27 : 10:04

Opentrad itzulpengintza automatikoan diharduen partzuergoak webgunea eraberritu du eta zerbitzu berriak eskaitzen ditu. Partzuergoa imaxin/software enpresa galegoak eta Elekak osatzen dute.

Opentraden web-orrian jada erabiltzeko moduan dago dokumentuen on-line itzultzailea. Enpresa zein norbanakoentzat erreminta erabilgarria izateko helburuarekin jaio da.

Zerbitzu hau interesgarria da, besteak beste, nazioarteratzen eta merkatu berriak bilatzen ari diren enpresen kasuan. Bezeroaren hizkuntzan Worden eskaintza bat edo PowerPoint aurkezpen bat bidaltzea ez da jada oztopoa izango Opentrad baliatzen bada.

Opentrad dokumentu-itzultzaileak posible egiten du kalitate handiz, berehalako batean, dokumentuak itzultzea formaturik ohizkoenetan. SMS bat bidaltzea aski da eta ez da inon izenik eman behar. Gainera, Opentrad dokumentu-itzultzaileak jatorrizko formatuari eta estiloei eusten diela du abantaila. Horrek denbora eta lana aurreztea dakar.

Weborriaren eraberritzeak hainbat hizkuntza-bikoteen kalitatea hobetu du: gaztelania-galegoa, gaztelania-portugesa, gaztelania-Brasilgo portugesa eta gaztelania-katalana. BELU eta NIST testen bidez kontrastatu dira datu horiek.

Aurki txineraren eta gaztelaniaren arteko bikotea erantsiko zaio hizkuntzen eskaintzari.

Erantzunak

Pedro Arreitunandia
2011-04-27 : 13:19

OpenOffice/LibreOfficeek erabiltzen duten ODF formatua ere erabili daiteke OpenTrad zerbitzuan ? Edo Word/Powerpoint programekin sortutako dukumentuak bakarrik itzultzen ditu ?


Eskerrik asko.


Gorri
2011-04-27 : 15:35

Atentzioa eman dit berri bakarrean hiru eratara idatzita ikusteak: webgune, web-orri eta weborri. Oker ez banago lehenago ere idatzi izan da Sustatun horri buruz, "web site" eta "web page" bi gauza desberdin direla, etab. Euskaltermen denetik topa daiteke.



Euskaltzaindiak finkatu beharko luke gaia, @ ikurrarekin egin zuen bezala, baina irudipena daukat erakundearen webgunean bertan "web-orri" erabili izan dutela!

Erabaki behingoz, mesedez!

Argitze aldera
2011-04-27 : 22:57

Webgune bat eta web orri bat ez dira gauza bera. Izan ere, webguneak web orriz osaturik daude, eta web orriek webgunea osatzen dute.

Ibon Aizpurua
2011-04-29 : 13:29

Aupa Pedro,

Momentuz ODT formatutun dokumentuak bakarrik itzuli daiteke baina laster ODS eta ODP formatudun dokumentuak ere itzuli ahal izango dira.

Erantzun

Sartu