Akirrok, korrika atzeraka, Beasaindik Ordiziara
Hainbat erabakirekin euskararen normalizazio prozesuan atzerapausoak ematen ari direla salatzeko, AKIRROK! (Korrika, alderantziz irakurrita) proposatu du Goierriko Gazte Asanbladak. Korrika atzeraka egingo dute Beasaindik Ordiziara, 17:00etatik aurrera, larunbatean, apirilaren 9an.
Pasa den urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak Euskara Aholkulari taldean sartu zuen Jon Juaristi. Ezaguna da Juaristi euskarari dion mespretxuagatik eta egin dituen adierazpen polemikoengatik. Euskalzale askok iraingarritzat jotzen du izendapen hori, Goierriko Gazte Asanbladak besteak beste.
Juarisitik esandako hainbat "perla" bildu dituzte gazte goierritarrek, ustez euskararen normalizazioaren alde lan egin behar duen horren jarrera salatzeko:
"La lengua vasca nunca ha sido perseguida, sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica"."El Euskera no ha servido como vehículo cultural".
"El euskera no sirve ni para dar la hora en Alcobendas".
"El euskera, para mí, es un idioma del pasado".
"Obviamente, las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskara".
"Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera".
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren diruarekin euskararen alde baino gehiago, kontra egiten dutela adierazteko, Akirrok-en parte hartzeko deia egin du Goierriko Gazte Asanbladak. Atzeraka egingo dute Korrika Beasaingo Zubimuzu Plazatik hasi eta Ordiziaraino.
Prestatutako irudi batzuk hemen.
Erantzunak kargatzen...