Teknologia albisteak

Guztia da oso zaila erraza izan aurretik

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria
2011-07-06 : 12:07

Gaztelera hizkuntza bakartzat duen ingurune batekoa naiz, familia erdaldunekoa, beste asko bezala lan eta aukera bila Gasteizera etorri behar izan zuena. Gasteizko bilakaera soziolinguistikoa ezaguna da eta, azken hamarkadetan hobera egin badu ere, oraindik ere gasteiztar askorentzat gaztelera da hizkuntza normal eta errealitate bakarra. Gure familian euskarara hurbiltzen lehenengoa izan nintzen, institutuaren garaian. Beharragatik hasi nintzen euskara ikasten, ikasgai bat gainditzeko beharragatik… Ez nuen bestelako motibaziorik. Seguru asko, inposiziotzat izango nuen orduko hartan euskara, hori baita antzeko egoeren aurrean erdaldun elebakar gehienen jarrera. Hori izan zen nire lehendabiziko harremana euskararekin. Ordura arte ez nuen bestelako kezkarik izan hizkuntzei dagokienez; gainera, zergatik kezkatu? Nire inguru guztiak gaztelaniaz funtzionatzen zuen eta ia ez nuen euskararen presentziarik hautematen, ezta euskaraz bizi nahi zuen jenderik ezagutzen ere. Gazteleraz bizi nintzen, hizkuntza-komunitate hori baino ez nuen ezagutzen, gazteleraz nahi nuen guztia egin bainezakeen, gure herri eta hirietan dena egin baitaiteke erdaraz. Eta euskaraz?

Publizitatea

Idazlagun: euskaraz egoki idazteko erreminta

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2011-07-06 : 10:07

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak IDAZLAGUN aplikazio integratua aurkeztu da. Euskaraz idatzi behar duten profesionalei laguntzeko sortu den aplikazioa da IDAZLAGUN, euskaraz lan egiteko erabilgarriak diren hainbat hizkuntza-baliabideren baturatik sortua. Bereziki mikroenpresei zuzendua dagoen arren, enpresa txikiek, ertainek, Administrazio Publikoek edota freelance moduan ari diren profesionalek ere balia dezakete zerbitzua sortzen zaizkien hizkuntza zerbitzuak argitzeko.

3

Euskara eta identitatearen asuntoa

Ibai Iztueta
2011-07-04 : 14:07

Pixkaren bat sinplifikatuz, esan liteke identitatearen inguruko eztabaida antagonikotzat har daitezkeen bi kontzepziok antolatu eta baldintzatzen dutela. Hala, mutur batean, identitatea sentimenduarekin edo borondatearekin lotzen duten teoriak dauzkagu eta bestean, berriz, identitatea “objektiboak” diren ezaugarriek determinatzen dutela diotenak, hau da, lurraldeak, larruazalaren koloreak, hizkuntzak eta horrelakoek.

Hizkuntza txikiak, ahaleginak eta zubiak; hitzaldia gaur 28 Azkoitian

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
2011-06-28 : 15:06

Maxixatzen euskaldunon elkarteak antolatuta Garabide elkarteko kide Jon Sarasuak eta Hego Ameriketatik etorritako Flor Canche (Mexikoko maya-yucatekoa) eta Arturo Muyulema (Ekuadorreko kichwa)hitzaldia emango dute, gaur asteartea ekainak 28 arratsaldeko 19.00etan Azkoitiko Elkargunean

Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa udan Gasteizen

Gazteria Zerbitzua. Gasteizko Udala.
2011-06-22 : 10:06

Iaz hiriko Gazte Plana landu zenean, beste hainbat helbururen artean, honako hauek jaso ziren: gazteen euskararekiko konpromisoa eta euskara gizarte kohesiorako hizkuntza gisa ikustaraztea.

Gazteak eta euskara, nondik nora?

Soziolinguistika Klusterra
2011-06-18 : 10:06

Urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Oraingoan, Gazteen hizkuntza-erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida aurkeztera datoz.

Euskaltegiek hitz politak baino ekintzak eskatzen dizkiote HPSri

Igor Elordui
2011-06-16 : 21:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Bertan bildumaren 24. zenbakian euskarak azken hamarkadetan irabazi dituen 300.000 hiztunetatik laurdena gutxienez euskaltegiei zor zaiela aipatzen da. Aipamen honek zer pentsatu, zer hausnartu -eta zer idatzi- eman die euskaltegietako ordezkariei, izan ere HPSk ere aitortu du behin baino gehiagotan hori horrela dela. Gaur GARA eta DEIA egunkarietan argitaratu duten iritzi artikuluan hitz politak baino ekintzak behar dituztela esaten diote HPSri AEK, IKA, Elkarlan, Batuz, Maizpide, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren euskaltegietako ordezkariek.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala lan-tresna izateko konpromisoa berretsi dute hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako ordezkariek

Kontseilua
2011-06-11 : 11:06

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatuta nazioarteko bigarren sinposioa ospatu da ekainaren 8an eta 9an Donostian. Horrekin batera, bigarren egunean ekitaldia egin du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan, Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeaz gain, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena ere egin dute euskalgintzako zein nazioartetik etorritako hainbat ordezkarik, honen 15. urteurrenean.

4

Euskalterm, sareko bertsio berria

Sustatu
2011-05-31 : 12:05

Eusko Jaurlaritzak sareko Euskalterm hiztegi eta datu-base terminologikoaren bertsio berria aurkeztu zuen atzo. Baina, era berean, bertsio zaharrak sarean jarraitzen du. Bertsio zaharrera eramaten dute oraindik Euskalbar tresnako bilaketek, baina uste dugu moldatuko dutela.


Argazkiak.org | Euskalterm 2011ko bertsioa © cc-by-sa: herri.admin

12

Xabier Kintanarentzat euskara ez da gaztelera baino zaharragoa

Xabi Larrabe
2011-05-30 : 12:05

Orain gutxi Xabier Kintanak idatzitako artikulu bi agertu dira Euskaltzaindiaren web gunean eta, Deian, pixka bat osatuagoa, Euskara ala erdara, zein zaharragoa? eta Ustea ez da jakitea izenburuekin. Horietan, Xabierren iritziz, euskara beste hizkuntzen adin berekoa da. Hauxe dio zehatz-mehatz:

“Euskara ez ote da inguruko erdarak baino zaharragoa? Ba, era absolutuan hitz eginez: ez, une honetan munduan mintzatzen diren hizkuntza guztiak, aurreko fase batetik helduak diren neurrian, adin berekoak direlako, eta den-denak antzina hizketan hasi ziren lehen gizakien denboraraino heltzen dira”.

7

Koldo Izagirre beltz, egurra ematen, speaking black

Luistxo Fernandez
2011-05-25 : 11:05

Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak bere liburuaren harira prestatutako Speak white hitzaldia eman zuen atzo Arrasaten, AED-k antolatua. Ez da hitzaldiaren estreinaldia izan, Martin Ugalde Foroan ere eman zuen duela aste batzuk (kronika Berrian). Euskararen zapalkuntza politiko eta ideologiko sistematikoaren salaketa gogorra dauka Izagirrek liburuan, hitzaldian eta bere pentsamenduan.

1

Balenciaga ez ei da Balentziaga

Inaki Irazabalbeitia
2011-05-20 : 13:05

Aurreko jaieko egunkarietan Balenciaga Museoaren zuzendari-posturako lan-eskaintza leitu nuen.

Gaztelania, frantsesa eta ingelesa ezinbestekoak dira; euskara, ordea meritu.

Euskararen transmisioaz mintegia Eibarren

Sustatu
2011-05-17 : 15:05

Eibarko Eta kitto! euskara elkarteak antolatuta, hizkuntzaren transmisioaren inguruko mintegi interesgarria izango da Eibarren maiatzaren 25ean. Oraindik ere izena emateko aukera zabalik dago, maiatzaren 20a arte …eta kitto! Euskara Elkartean (943 200 918). Prezioa 20 euro, bazkaria barne.

12

Euskarari buruzko datuak eta datuon aurreko erreakzio falta harrigarria

Juan Inazio Hartsuaga. Euskaltzalea
2011-05-16 : 12:05

Aurreko asteburuan, EAEko 2010eko Euskal Iritzi Publikoaren Urtekaria argitaratu zelako berria ikusi nuen hainbat komunikabidetan, bai eta larritu ere, azpimarratzen ziren datuez. Niri beldurgarriak iruditzen zaizkit, baina agian nire paranoiak baino ez dira izango. Honatx bakan batzuk.

Getxoko 36 eragile euskararen alde

Sarea josten ekimena
2011-05-10 : 18:05

2010eko otsailean Getxoko hainbat eragile lotu ginen euskararen aldeko Sarea josten ekimena sortzeko. Urtebete pasa da eta testu bateratua adostu berri dugu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››