Teknologia albisteak
8

Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?

Erramun Turutarena
2011-03-11 : 10:03

Eztabaida ez da berria, idatzia bera irailean idatzi nuen eta sustatu.com-en bertan aurrez jorratutako gaia da. Azpitituluak.com-en itzulitako filmeak ere dexente gehiago dira orain. Guztiz iraungi aurretik, euskararen erreztasunaren inguruko gorazarre hau partekatu nahi dut.

Publizitatea

4

Jardunaldia Andoainen: Hizkuntza ez hegemonikoak IKTen zelaian

Larramendi Elkartea
2011-03-04 : 10:03

Euskarak eta maila ertaineko hizkuntza ez hegemonikoek hedabideen munduan eta, oro har, informazioaren eta komunikazioaren teknologien zelaian gaur egun jada dituzten eta etorkizunean izango dituzten erronkei aurre egiteko jardunean lagungarri eta bide-urratzaile izango den proiektu bat taxutzen ari gara Andoaingo Udaletik. Bide horretan, jardunaldia antolatu dugu apirilerako, goiburu honekin: Hizkuntza “ez hegemonikoen” edo “maila ertainakoen” erronka informazioaren eta ezagutzaren gizarteen aurrean eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien eraginaren (IKT) aurrean.

3

Incolak eta diasporak

Ibai Iztueta
2011-03-01 : 09:03

Elebitasunaz aritu ohi gara. Eta ongi dago hori. Nor izutzen du elebitasunak? Inor ez; denok atsegin dugu, eta eleaniztasuna, zer esanik ez. Halere, ez legoke gaizki bakoitzak bere gizarte elebidun ideala, praktikan, nolakoa imajinatzen duen publikoki adieraztea. Faltan botatzen dut.

2

Gasteizen zerbitzuak euskaraz?

Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartaren zuzendaria
2011-02-26 : 11:02

Urtarrilaren erdialdean “Gasteizen zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen zerrenda” izeneko artikulua ikusi nuen Ama Hizkuntza Gasteiz blogean. Beranduago, ZuZeun eta Sustatun horren berri ageri izan da. Eskertzekoa da zerbitzua -ustez- euskaraz eskaintzen duten establezimendu eta enpresak identifikatzen egin den ahalegina.

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen III. Topaketak aurkeztu dira

Udaltop Topaketak
2011-02-26 : 09:02

Aurtengo jardunaldietan "Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?" gaia landuko da. Aurtengo berrikuntza nagusia erakusketa eta azoka izango dira.

Gasteizen zerbitzua euskaraz ematen duten 80 bat enpresa

Amahizkuntza
2011-02-22 : 08:02

Orain dela aste batzuk hasitako lana ezagutarazteko unea heldu da. Hau osatzen lagundu digun jendeari emaitza itzultzeko garaia; eta noski, euskaldun guztien eskura jarri nahi dugu euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresen zerrenda. Jende askok eman zigun ezagutzen zituenen berri. Mila esker guztioi! Orain arte, 80 bat enpresa euskaldun bildu ditugu Gasteiz osoan eta baten bat Arabako Lautadan.

Itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegia

Inaki Irazabalbeitia, Langune
2011-02-17 : 08:02

TAUS erakundeak, Elekaren eta Languneren laguntzarekin, itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegi bat antolatu du datorren maiatzaren 10ean Donostiako Miramon parke teknologikoan.

Jardunaldia Orion: "Euskarazko arnasgunea sendotu"

Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko euskara-teknikaria
2011-02-05 : 10:02

Jardunaldia antolatu du Orioko Udaleko Euskara batzordeak. "Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu" izenburupean, lau hitzaldi-solasaldiz osatutako jardunaldia egingo da Orioko kultur etxean otsailaren 8, 9, 16 eta 23an. Sarrera librea izango da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.

11

Euskararen ezagutzaren inguruan

Asier Sarasua
2011-02-04 : 14:02

Artikulu gogorra kaleratu zuen atzo El Correo egunkariak. Aurelio Artetak gogor erasotzen dio euskarari eta, bereziki, euskararen inguruko inkestei eta euskaldunon gezurretako munduari. Baina, tartean, egia pare bat ere esaten ditu Artetak, beharbada.

Mintzapraktika egitasmoaren hazkundea 2004tik hona

praktikatu AEK
2011-02-04 : 12:02

Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute eta mintzalagun kopuruak izan duen gorakada nabarmendu dute.

Grafologo andere batek 36.000 euro jaso zituen Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten batengatik

Maritxu Goikoetxea (Sos Iruña-Veleia)
2011-02-02 : 10:02

Arabako Aldundiak 36.000 euro ordaindu zizkion María Magdalena Ezcurra Gondra andereari Iruña-Veleiako grafitoen azterketa grafologikoa egin zezan.

8

Nola atera hizkuntza-armairutik?

Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartaren zuzendaria
2011-02-01 : 09:02

Ferran Suay eta Gemma Sanginések Sortir de l'armari lingüístic liburua kaleratu berri dute. Katalanez bizi ahal izateko jarrera-gida bada ere, gure hizkuntzan ere erabil daitezke bertan proposatzen diren tresnak eta jarraibideak.

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak sailak itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du

Elhuyar Fundazioa
2011-01-30 : 09:01

AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia otsailaren 1ean izango da Victoria Eugenian

Ziurtagiriaren Elkartea
2011-01-29 : 17:01

Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko ekitaldi nagusia ospatuko du otsailaren 1ean, 19:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia Club-ean. Aurten bigarren aldiz Bai Euskarari Sariak banatuko dira. Bere bitartez Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateetatik euskara euren organizazioan txertatzeagatik gehien nabarmendu diren bi entitate sarituko ditu Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrez gain, euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Bai Euskarari Laguna orogarria ere emango zaio pertsona bati, bere urteetako ibilbidea saritzeko.

Korrika 17ren aldeko festa hasi da

izaskun
2011-01-22 : 08:01

Korrikak aurten 17.edizioa izango du. Apirilaren 7an Trebiñun hasi eta 17an Donostian amaituko da. Hamar egunez Euskal Herriko txoko guztietatik igaroko da euskararen aldeko festa jendetsu hau. Baina hil honen 28tik aurrera, Korrika Kulturalari egingo zaio tartea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››