Sustatu logoa Teknologia albisteak

Travel txartelean euskara eskatzeko, urrats grafikoak

Sustatu
2011-04-04 11:04

Travel txartelaren aldizkaria eta informazioa euskaraz jasotzeko Sustatuzale batek bideratutako kanpainak erantzun mordoa jaso duela dirudi. Egileak irudi batzuk bidali dizkigu TravelClub.es webgunetik prozesua nola egin argitzeko.


Argazkiak.org | Travel euskaratzeko, sartu © cc-by-sa: sustatu

1. TravelClub.es webgunean zure bazkide zenbakiarekin sartu (goian).

2. Goiko menuan, Gestiona tu cuenta aukeratu, eta agertzen diren aukeren artean, Consultar y modificar tus datos personales.

3. Hurrengo orriko aukeretan, apur bat behera jo behar duzu hizkuntza aukeraketara.


Argazkiak.org | Travel euskaratzeko, hizkuntza aukeraketa © cc-by-sa: sustatu

4. Aukeratu euskara, eta gorde aldaketak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu