Jackeline Urlak, antropologiako doktoreak eta Massachusets-ko Unibertsitateko irakasleak, euskararen transmisioari eta herrigintzari buruzko hitzaldia emango du martxoaren 31n Zeraingo Kultur Etxean 19:00etan hasita.
Euskararen transmisioak herri-garapenean duen eragina ikertu du hainbat urtez estatubatuarrak, eta Zeraingo kasua ere gertutik ezagutzen du. Joan den urtean Portugalgo Evoran egin zen ondarearen nazioarteko kongresuan Zerain: hitza, harri, herri izeneko ponentzia eman zuen Jakoba Errekondorekin batera. Hitzaldi hura oinarri hartuta arituko da herrian.
GAIA: euskararen transmisioa eta herrigintza
HIZLARIA: Jackeline Urla
TOKIA: Zeraingo Kultur Etxea
EGUNA: martxoak 31, osteguna
ORDUA: 19:00
Erantzun
Sartu