Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pinak

GEU elkartea
2011-03-27 13:03

Nekez gertatuko da Gasteizen guztiz elebiduna den tokia; horregatik, ezaugarri hori banakakoei eskaintzen zaie, euskaraz jarduteko gai diren langileei.

Zein dira Nahi baduzu, euskaraz-en onurak?

Bezeroentzat, informazio zuzena eta aukera Merkatari eta ostalarientzat, ezaugarri bereizgarria eta bezeroen estimua Euskararentzat, erabilpen-esparruak irabaztea

Nola parte hartu ekimen honetan?

Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak ditu ekimen honek. Momentu honetan saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola? www.geuelkartea.com gunean duzun galdetegi erraza betez edota nahibaduzueuskaraz@gmail.com helbidera idatzi euskaldun horien berri emanez (dendaren izena, helbidea, e-posta...)

Informazio gehiago

Zalantzak argitzeko:

  • nahibaduzueuskaraz@gmail.com
  • 945222153

Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzaileak: Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu