
Atzo aurkeztu zen Bilboko Azkuna Zentroan Loraldia festibalaren laugarren edizioa, Lau sormen-haizetara lema pean. Festibalak 30 kultur hitzordu proposatzen ditu, euskal kulturaren berritzaileenak. Aurten 22 egunetan zehar luzatuko da, martxoaren 5a eta 26a bitartean. Tartean, diziplina artistiko guztiak, lau produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu, horietako batzuk berriro errepikatuko ez direnak, gainera. Edizio honetako festibala Bilboko 20 gune ezberdinetan gauzatuko da, inoiz baino espazio gehiago bereganatu dituela.
Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat egina da,…” emanaldian parte hartu zuen Zumarraga-Urretxuko gazte talde batek 1994an. Orain, otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta arrabots handirik gabe egingo delako. "Joxean, emate eta Artze", datorren larunbatean, goizeko 10.30etan Beasainen.
Igande gauean jaso dute aintzatespena hiru euskal pelikulek: Zinemaldia.Cat jaialdiaren 13. edizioan, Euskal Zinema Jaialdiko Urrezko Txapelak jaso dituzte.
Argi zegoen Euskararen Foru Dekretuak ez zuela afera konponduko: Nafarroako hegoaldean euskara baloratzea hautazkoa da haren arabera. Baina, dekretuz, oposizio-lehiaketetan eta lehiaketetan nahitaez baloratu behar dira alemana, frantsesa eta ingelesa, Nafarroa osoan.
Begirale, sukaldari, zuzendari moduan edota begirale praktikak egitera etorri nahi dutenek izena eman ahal izango dute asteazkenean hasi eta martxoaren 5era bitarte.
Aitzol Atutxa aizkolari dimaztarrak Twitterren ohartarazi du Deia egunkariak banatu dituen "DEIA Kirol Sarietan" euskararen presentzia hutsalaz. Egoera horren aurrean, gaztelania hutsean egindako galdereei euskaraz erantzutea erabaki zuen Atutxak.
ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema jaialdiak 13 urte beteko ditu Katalunian estreinaldiak eta saritutako lanak eskainiz. Bruna Cusí, Blai Morell, Barbara Destefanis, Lluís Marquès eta Joan Gonzàlez dira Zinemaldia.Cat 2018-eko epaimahaikideak.
Duela egun gutxi hasi zen emititzen Amikuzeko irrati berria eta gaur, otsailak 10, estreinatuko da ofizialki bere egoitza, saio berezi batekin. Goizeko 11.00etatik aitzina saio berezi bat proposatuko dute Donapaleuko estudiotik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erreminta sorta berria aurkeztu zuen atzo, euskararen erabilera gure egunerokotasunean normalizatzen jarraitzeko urratsak emateko", Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak aipatu zuenez. Besteak beste, Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria aurkeztu zen eta baita sare sozialen eta telefoniaren inguruko hiztegi terminologikoak ere. Sarean aurkitu daitezke jada, lehendik ere kontsultagai zeuden beste hamaika baliabiderekin batera.
103/2007 Foru Dekretua jadanik indarrean dago, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko. Nafarroako Gobernuan hizkuntz profilak ezartzeko urtebeteko epea ezartzen duenez, euskara meritu moduan baloratzeko modua da bere ekarpenik garrantzitsuena Oro har, laburbilduz, Nafarroako Administrazioetan euskara errotzeko aukera galdua da Foru Dekretu hau.
Luis Luciano Bonapartearen euskarazko eskuizkribuen funtsa digitalizatu eta sareratu du Nafarroako Artxiboak. Bonaparte printzeak XIX. mendean euskalkiak ikertzeko erabilitako materialaren zati handi bat da. Garrantzi historiko eta linguistiko handiko dokumentuak dira, gehien-gehienak euskaraz, eta gutxi batzuk latinez, gaztelaniaz, frantsesez, okzitanieraz eta oil hizkuntzan. CC BY-NC-ND 3.0 lizentziarekin partekatu dituzte agiriak sarean.
«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIEk Bilbon, Euskararen Etxean. Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean izango da, arratsaldez. Aritz Irurtzun eta Alfontso Mujika izango dira irakasle. Izen-ematea ireki da. Informazio gehiago eta izen ematea.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean "Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko?" ikastaroa antolatu du Iruñean. Ainhoa Lasa eta Itsaso Olaizola izango dira irakasleak . Matrikulazioa zabalik dago.
LABek jakinarazten du, Osakidetzak euskararekiko eta langileon ordezkarienganako duen jarrera aldatzea exijitu asmoz, asteartean burutuko den Osakidetzako Euskara Batzorde iruzurrezko horretan ez duela parte hartuko.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean "Tribuaren berbak" sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak" on-line ikastaroa antolatu du. Kike Amonarriz izango da irakaslea. Matrikulazioa zabalik dago.