Teknologia albisteak
7

Bardoak 2018: taldekako bertsolaritza Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-26 : 10:49

2012an sortu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da eta aurtengoa 4. edizioa izango da. Bere xumean, handia da Bardoak 2018. 14 talde eta 113 parte hartzaile izango ditu, eta horietatik 74 izango dira bertsolariak. Beteranoak gazteekin nahasiko dira, eta ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara. Osotara, 23 saio izango dira. Otsailaren 2an hasi eta martxoaren 24an bukatuko da Bardoak 2018.

Publizitatea

Euskaraldia eta Sortuko kide J. Albarez

2018-01-29 : 09:09

Argiako blogetan lehenik, ZuZeun ondoren, irakurri ahal izan ditugu zure hausnarketak, orain antolaketa lanean den Euskaraldiaren ingurutik, ezen ez hainbeste Euskaraldiaren gainean. Joan den azaroaren 23an aurkeztu zuten egitasmoa bateraturik Bilboko Arriaga Antzokian, besteak beste, Topaguneak, Kontseiluak eta 3 herri administrazioetako (EAE, Nafarroa Garaia eta Iparraldea) ordezkariek. Zu, berriz, kezkatua ageri zatzaizkigu PNVk akordio estrategikoa egin duelako.

10

Oarsoaldera iritsi berrientzako, euskarara hurbiltzeko ikastaroa 5 euroan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-25 : 14:53

Oarsoaldera iritsi berri direnei zuzendutako AISA programaren ikasturte honetako bigarren saioan izena eman daiteke. Oarsoaldeko Eskualde Batzordeak eta eskualdeko udal euskaltegiek zein AEK-koek antolatzen dute ikastaroa, etorri berriak euskarara hurbiltzeko asmoz. Oinarri horrekin, euskaltegietan lehen urratsak ematea erraztu nahi dute. 60 ordukoa izango da ikastaroa. Eskualdeko herrietan erroldatuta dauden hamasei urtetik gorako etorri berriek eman dezakete izena. Bost euroko prezioa izango du.

40

Vocento taldeak jasotzen du "interneten euskara sustatzeko" diru gehien

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-25 : 15:33

Aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuek euskara hutsez direnek baino diru gehiago jasoko dute "interneten euskara sustatzeko". Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak. Diru gehien Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariak jasoko du, 88.000 euro, bigarren Naiz-Garak 81.885 euro; eta Berriaren kopuru bertsua jasoko du El Correok: 73.000 euro. ARGIA.eus-ek aurten ere 17.444 jasoko ditu, iaz euskarazko hedabideen webguneen laguntzetan murrizketa jasan eta kopurua hiru urtetarako blokeatuta utzi ostean.

18

Lete eta Artze, santu problematikoak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-24 : 12:46

Xabier Mendiguren Elizegiten artikulua (Santuak eta testamentuak). "...ulertzekoa da santoral moduko batean edukitzea Lete, Laboa, Artze, Lurdes Iriondo... Santuen izaera problematikoa da ordea: perfektuak dira definizioz, ez zaie onartzen makurrik, eta baten batek halakoen berri baldin badu, isiltzea tokatzen da. Horrek azaltzen du, adibidez, Leteren plagioen berri inork eman ez izana, askorentzat kontu ezaguna izan arren, Izagirrek pausoa eman duen arte. (...) Artze, lehen aurrerakoi bezain atzerakoia izan zen gerora, baina beti ibili zen bere kasa, inoren aginduetara eta ezein modatara makurtu gabe."

7

"Jaizkibel Konpainia. 20 urte" komikia, Iñigo Goikoetxearena

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-24 : 00:19

Hondarribiko Alardean partehartze parekidea bultzatzen duen Jaizkibel Konpainiak 20 urte bete dituela-eta, komiki bidez kontatu nahi izan dute bere historia. Konpainiako kide den Iñigo Goikoetxea Galgo hondarribiarrak egin eta autoeditatu du Jaizkibel Konpainia. 20 urte komikia, Alternatibaren laguntzarekin. Komikiaren lehen zatian Alardearen historia kontatzen du Iñigok, eta bigarrenean Jaizkibel Konpainiarena. Hau bai benetako superheroien istorioa, eta ez fikziozko beste horienak!

35

Argia Sariak banatu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-26 : 19:25

2017ko euskarazko komunikazio proiektu onenak saritu nahi izan ditugu, urtero legez. Usurbilgo Atxega jatetxean bapo bazkaldu ostean, ARGIAko lantaldearen izenean diskurtsoa irakurri dute Estitxu

10

Euskara ari du 2018, Baietz Hernanik!

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-25 : 22:15

Hernanin euskara sustatzea, hilabeteroko erronken bidez, hori du helburu 'Euskara ari du 2018, Baietz Hernanik!' egitasmoak. "Euskaraz dakigunok euskarari eutsi behar diogu ahal den guztietan; euskaraz ulertu bai baina hitz egitea kostatzen zaigunok, berriz, eskatu egin behar diogu, euskaraz dakienari, euskaraz jarraitzeko." Erronkak 11 hilabete iraungo du, 2018ko otsailaren 3tik abenduaren 31ra, eta lehen hilabeteko erronkaren identifikatzaileak banatuko dituzte urtarrilaren 27an, larunbatean, 12etan eta 30ean, asteartean, 19etan, Biteri Kultur Etxean.

Laster euskaraz izango ditugu Ursula K. Le Guin-en Desjabetuak eta Iraultzaren bezpera

Aste honetan, urtarrilaren 22an, hil da Ursula Kroeber Le Guin. Zein zen galdetuz gero, esaldi batean laburbil daiteke: zientzia fikzioa eta fantasia aldatu zituen idazle feminista.

14

"Euskaraldian" izena emateko epea ireki da, "11 egun euskaraz"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-23 : 14:02

Euskalgintzak 2018rako daukan asmorik handienetakoa izango da Euskaraldia. "11 egun euskaraz" lelopean, euskararen aldeko mobilizazio eta sentsibilizazio erraldoia izan nahi du Euskaraldiak, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskal Herri osoan zehar. Ekimenak herririk herri antolatuko dira, eta Euskaraldian parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago jada. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte Euskaraldia.eus webguneko formularioaren bitartez eman ahalko dute izena. Herriko euskalgintzako eragileak (udaleko euskara saila, euskaltzaleen elkartea, euskaltegia, euskaltzale norbanakoak eta abar) elkarlanean aritzea da ekimena eraginkor izateko modurik egokiena. Izena eman aurretik, elkarlan hori martxan izatea proposatzen dizuegu. Euskaraldia auzoan, herrian zein eskualdean antolatu daiteke. Are gehiago, herri txikien kasuan, interesgarria izan liteke eskualde gisa aritzea eta indarrak batzea. Bakoitzaren eremuan modu egokienean koordinatzea da helburua.

16 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberri honetan

2018-01-23 : 14:53

UEUk bere udaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila eta maiatza bitartean 16 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Iruñean eta on-line. Matrikula zabalik dago.

47

Bertsolarismo: aquí se canta poesía (gaztelerazko azalpen bat El Salto hedabidean)

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-19 : 23:16

Más de 14.000 personas se reunieron el 17 de diciembre en el BEC! de Barakaldo para escuchar poesía improvisada. No hay nada igual en el Estado español. Se trata de la Bertsolari Txapelketa Nagusia y es el punto final de una competición poética que dura cuatro años.

16

Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna izanen da

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-16 : 18:17

"Apezetxe" deituriko egoitzari buruzko gogoeta faseari eutsi zioten Gamarte eta Lakarrako herriek (Garazi eskualdea) 2001ean. Bertan etxebizitzak egiteaz gain, haur kopurua kontutan harturik eta herritarren beharrak gidaturik, haurtzaindegi bat sortzeko ideia ukan zuten. Asmoa bai, baina egoitzarik ez zuen Baigorriko Mendikoakoa elkartearekin harremanetan ezarri eta elkarlanean euskaraz osorik izanen den haurtzaindegia irekiko dute 2019an: Ttinka. Baxe Nafarroan murgiltze sistema plantan emanen duen lehen zerbitzua izanen da. 

Beharra da giltza

2018-01-15 : 09:40

Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.

11

Inoizko 25 filmik onenak, euskarazko azpidatziekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-09 : 11:49

Galdetu zitzaionean Roger Ebert zine-kritikari estatubatuarrari hortik zehar dabiltzan zine-zerrendetan zein den sinesgarriena, hark Sight & Sound zine-aldizkari ingelesa aipatu zuen, Zine Institutu Britainiarrak hilero argitaratzen duena. Badakigu buru beste aburu dagoela, baina badirudi aldizkari horren zerrenda dela kanonikoena zinearen esparruan. Azpitituluak.com proiektuak ahalegin berezia egin du bere 10. urteurrenerako, eta inoizko 50 filmik onenetatik lehen 25ak euskaratu ditu, zinezale euskaldunek euskaraz goza ditzaten zinearen historiako perla hauek. Tartean daude, besteak beste, Vertigo (Alfred Hitchcock, 1958), Citizen Kane (Orson Welles, 1941), Tokyo Monogatari (Ozu Yasujiro, 1953), La Regle du jeu (Jean Renoir, 1939) eta 2001: A Space Odyssey (Stanley Kubrick, 1968).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››