Teknologia albisteak

Euskal Herriko mendien zerrenda eta izendegi eguneratua aurkeztu dute

Sustatu
2018-03-17 : 10:30

Euskal Mendizale Federazioak mendien katalogo berritua argitaratu du, Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Euskal Herriko eta inguruko 900 mendirik garrantzitsuenen izendegia biltzen du, kokapen, garaiera eta izen ofizialarekin. 1950ean argitaratu zen lehenengoz Mendien Katalogoa; harrezkero hauxe dugu hamabosgarren argitaraldia.

Publizitatea

14

Zure sinadura behar da Europako erakundeek hizkuntza gutxituak babesteko legea bideratu dezaten #MinoritySafePack

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-16 : 08:41

Europa mailako FUEN elkarteak (Europar Nazionalitateen Batasun Federala) milioi bat sinadura lortu nahi ditu, Europako erakundeei kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko lege bat eskatzeko. ‘Minority SafePack‘ kanpainan gutxienez zazpi estatukoak diren milioi bat sinadura lortu behar dira, gero eskaera hori Europako Parlamentura bidali ahal izateko. Irailean hasi zen ekimena, eta apirilaren 2an bukatuko da, bi aste baino ez dira falta. Orain arte 849.888 sinadura bildu dira, 28 estaturen zehar. 150.000 baino ez dira falta. Oraindik ez duzu sinatu? Zure sinadura behar da. Hemen sina dezakezu (minority-safepack.eu).

"Mendi altuenek euskal izena dute"

2018-03-14 : 08:25

Leku aldaketa: Bihar larunbaterako (martxoaren 17) elurra 1.000 metrotara (Arrabako landa) eta euria agindu dute. Hori dela eta, txangoa behar diren baldintzetan ezin denez mendian egin, Arteako Euskal Baserria-Ekomuseoan egingo dugu, 10:45etatik 12:45etara. Solasaldian Araba, Bizkai, Gipuzkoa, oraingo Nafarroa eta Iparraldeko 25 bat mendi izenen etimologiak azalduko dira. Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com.

Euskalduntze Berantiarrari buruzko bideoa (6 m): https://youtu.be/T_1bEbMVXnU

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago

2018-03-12 : 18:30

Berriki onetsi da atal, bulego eta unitate parekatuetako 334 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Pena da Euskararen Foru Dekretu berria onetsi ondoren argitaratu izana. Aurretik argitaratu izan balitz, euskarak balorazio hobea izanen zuen (eremu mistoan, postu gehienak dauden tokian).

"Haur eta Gazte Literatura itzultzen" ikastaroa Bilbon, Manu López Gaseni irakaslearekin

2018-03-05 : 08:45

Aurten, Bilbon antolatu dugu «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Euskararen Etxean izango da, 2018ko martxoaren 20an, 21ean eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

18

Basauriko euskararen azken lekukoen pasarteak entzungai Ahotsak.eus webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-01 : 15:30

Jon Arretxek 1994. urtean argitaratu zuen Basauriko Euskara liburua. Lanerako egin zituen elkarrizketak landuta eta ikusgai daude orain Ahotsak.eus webgunean. Jon Arretxe basauritarrak, Jose Manuel Etxebarria Aiestaren zuzendaritzapean, 1994. urtean egindako tesi-lanaren emaitza izan zen proiektu hau. Basauriko Euskara izeneko liburua argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa. Basauriko garai bateko euskara jasotzeko helburuz, 137 zinta grabatu zituen Arretxek. Lanaren osagarri gisa, Basauriko azken euskaldunak izeneko bideo bat ere egin zen. Guztiak digitalizatu eta sareratu dira (asko audio formatuan daude) eta 50 pasarte transkribatu dira. Maria Zabala Bilbao eta Madalena Zabala Bilbao ahizpak Arretxek elkarrizketatu zituen lekukoetako batzuk izan ziren. Jarraian duzue ahizpen pasarte bat, bideo formatuan eta transkribatuta, non garai bateko bizimodua nolakoa zen azaltzen diguten.

15

Eskolatik etxera euskaraz, mintzapraktikarako aukera berria Altzan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-27 : 02:36

Dinamika berri bat bultzatu dute Altzan (Donostia) Bizarrain Euskara Elkarteak eta Harriberri Oletako Euskara Batzordeak. Gurasoen arteko talde txikiak antolatuko dituzte, eta eskolatik etxerako bidean mintrapraktika egiteko aukera izango dute horrela. Talde bakoitza hiruzpalau lagunek osatuko dute, eta gutxienez astean behin elkartuko dira: eskolako irteeran, parkean, kafea hartzen… hori bai, talde bakoitzak erabakiko du non eta noiz elkartu. Mintzalagun boluntarioa izan nahi dutenek aski dute euskaraz erraz egiteko aukera izatea.

12

Errementari filma ikusgai izango duten zinema-aretoen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-02 : 09:56

Errementari filmaren estreinaldia izango dugu asteburuan, Euskal Herriko zinema aretoetan ez ezik baita Espainiako zenbait aretotan ere. Azkenean 50 kopia banatu dira, jatorrizko hizkuntzan (Euskaraz) zein bikoiztuta (Gaztelera). Euskal Herrian 27 zinema-aretotan emango dute aste honetan, hegoaldeko lau hiriburuetan ikusgai egongo delarik. Gainera, Bartzelonan eta Madrilen ere estreinatuko da besteak beste. Hurbilen duzun zinema-aretoan zein bertsio ematen duten argi izateko, hemen duzu aretoen eta bakoitzean ikusiko den bertsioaren zerrenda. Datorren asterako kopia gehiago lortzea espero dute ekoizleek zein banatzaileek. Ikusleen esku dago hemendik aurrera.

Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.
  • Larunbata 3 19:45 1 ARETOA
  • Larunbata 3  22:30 1 ARETOA
  • Igandea 4 17:00 1 ARETOA
  • Astelehena 5 20:30 ANTZOKIA
Gazteleraz bikoiztuta:
  • Larunbata 3 17:00 1 ARETOA
  • Igandea 4 20:00  ANTZOKIA
Euskara hutsean:
  • AZPEITIA – Soreasu
  • BILBAO – Golem Alhondiga
  • BILBAO – Multicines – 8
  • ORDIZIA – Herri Antzokia
  • RENTERIA – Niessen
  • SAN SEBASTIAN – Príncipe
  • TOLOSA – Leidor
  • VITORIA – Florida
  • VITORIA – Cines Gorbeia

ETBri eskaera "Euskalduntze Berantiarra" kapitulua eman ez dezan

2018-03-01 : 10:51

ETBk muzik egin dio orain urte eta erdi 31 lagunek egin zuten eskaerari: Euskalduntze Berantiarraren dokumentala (4. atala)  kentzeari. Euskeraren Jatorria Elkarteak ere eskaera bera egin zion eta, horrez gain, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta EHUko historia irakasleren batekin hitz egin genuen eta haien lana egiteko eskatu genien, telebistak gezurrez betetako dokumental hori etengabe ematea iraingarria delako.

Kepa Sarasola, UEUko Zuzendari berria: "UEU nire bizitzaren motor indartsuenetako bat da. Erabat sinesten dut proiektuan"

2018-02-27 : 12:37

Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958) da larunbataz geroztik UEUko zuzendari berria. Zientzia Fisikoetan lizentziatua, doktore informatikan, UPV/EHUko informatika irakaslea eta euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Ixa Taldearen sortzaileetako bat da. 1980. urtetik UEUn lanean dabil, eginkizun desberdinetan. Ilusioz hartzen du kargu berria. UEUren helburuak eta egitekoa ezagutzera emateko dokumentala egin dute, hainbat kideren ahotik. 

28

Voltoireren 1620ko frantsesa-gaztelania-euskara hiztegia interneten

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-23 : 17:29

Bilketa atariak eman du albistearen berri. 1620an Frantziako Lionen inprimatutako lan osoa sarean ikus daiteke. Obraren ale bakarra ezagutzen da eta Bordeleko liburutegian dago. Voltoire XVII. mendeko autore gaskoia da eta hizkuntza, idazkera eta aritmetikako irakaslea izan zen Frantziako hegoaldean. Saltzaileen harremanak errazteko egin zuen 280 orriko gramatika eta hiztegia. Donibane Lohizune eta Ziburuko lapurteran idatzita dago.

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera.

2018-02-24 : 11:30

Ez da zilegi hala edo nola euskararen meritua hein batean edo osorik alboratzen saiatzea. Burlatako deialdi batean hori gertatzen zen, eta Nafarroako Arartekoaren ebazpen batek zuzendu egin du. Lanpostu deialdi batean 5 puntu ematen zituen euskara jakiteak. Hala ere, baremoak 15 puntuko muga zuenez eta esperientzia eta prestakuntza osagarriekin 15 puntu lor zitezkeenez, euskararen puntuazioaren eragina hutsa ere izan zitekeen.

 

 

8

Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskaltzain oso

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-23 : 15:32

Beste bi lagun sartu dira euskaltzain osoen multzoan. Azken hilabeteetan hutsik egon dira bi aulki, Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren euskaltzain emeritu bihurtu baitira. Miriam Urkia Donostian jaio zen, 1965ean. Euskal Filologian doktorea da. Lexikografian, corpusgintzan, morfologia konputazionalean eta hizkuntza-teknologietan dihardu lanean. Roberto Gonzalez de Viñaspre Bilbon jaio zen, 1961ean. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñun. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa, Hizkuntza Nrmalkuntzaren alorrean. Karmele Jaio idazlea ere hautagai zen. Lehen aldiz, ez da elizgizonik egongo euskaltzain osoen artean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››