Teknologia albisteak

9 pelikula lehian ZinemaldiaCat-en!

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-09 : 13:57

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema jaialdiak 13 urte beteko ditu Katalunian estreinaldiak eta saritutako lanak eskainiz. Bruna Cusí, Blai Morell, Barbara Destefanis, Lluís Marquès eta Joan Gonzàlez dira Zinemaldia.Cat 2018-eko epaimahaikideak.

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Zinemaldia.Cat jaialdiaren 13.edizioa beteko da aurten. Eta sona handia izango duten proposamenekin eta Katalunian estreinaldiak izango diren lanekin dator. Jaialdia aurten ere Catalunya Film Festivals-en parte izango da, Cinemes Girona aretoetan, otsailaren 8tik 18ra.

Betiko moduan, programazioa eta epaimahaia luxuzkoak dira, eta kalitatea, prezio herrikoiak eta emanaldietatik harago joatea dira apustu nagusiak. Honela, Zinemaldia.Cat-ek zuzendari, aktore, gidoilari edo ekoizleak izango ditu emanaldi guztietan publikoarekin solasaldiak egiteko, eta era berean, jaialdiko sail ozialetatik at bestelako proposamenak izango ditu.

Aurtengo sail ozialetan 9 lan izango dira lehian, hauetako gehienak estreinaldiak Katalunian edota Donostiako Zinema Jaialdian soilik ikusiak izan direnak. Guztiak Cinemes Gironan izango dira ikusgai. Nabarmentzekoak dira Goya sarietan 13 izendapen lortu dituen Handia, edota Alex de la Iglesiak ekoiztu eta Paul Urkijok zuzenduriko Errementari (jaialdian aurre-strenatuko dena). Dokumental sailean, publikoa harrituko duten lanak izango ditugu Converso saritua edota gaurkotasun handia duen Volar-en modukoak.

Epaimahai katalana eta Urrezko Txapelak

Elkarren artean lehiatuko duten 9 pelikulek (5 dokumental eta 4 kzio) Urrezko Txapela lortzeko aukera dute: Fikzio Onenari, Dokumental Onenari eta Urrezko Txapela Azkue Fundazioa euskarazko lanik onenari. Erabaki zail hau hartzearen arduradun ondoko epaimahaia izango da: Bruna Cusí eta Lluís Marquès aktoreak, Blai Morell kritikaria, Barbara Destefanis Barcelona Sport Festival-eko ekoizlea, eta DocsBarcelona-ko zuzendari den Joan Gonzàlez.

Euskal Etxeak ere Kataluniako publikoari aurkikuntzak eskaini nahi dizkio, eta hori dela eta AlterZinemaldia antolatu du berriro ere. Pere Vall Fotogramas erredakzio buruak zuzenduriko zinema ibilbide bat eta zinemaren inguruan arituko den sukaldaritza tailer bat dira aurtengo proposamenak.

Aurten ere gurean izango dira Kimuak-eko lanak, egile berriak ezagutaraziko dituztenak. Euskadiko Filmategiaren proiektu ezagun honek gainera aurten 20 urte beteko ditu eta Bartzelonan ikusteko aukera izango dugu beste behin ere.

Erantzun

Sartu