Duela egun gutxi hasi zen emititzen Amikuzeko irrati berria eta gaur, otsailak 10, estreinatuko da ofizialki bere egoitza, saio berezi batekin. Goizeko 11.00etatik aitzina saio berezi bat proposatuko dute Donapaleuko estudiotik.
Urtarrilaren 29an abiatu zuen bere ibilbidea Amikuzeko irrati berriak. Eskualdean orain arte zuen presentzia eskasari erantzun nahi izan dio proiektuak. Laguntzaile ekipa pollit batekin abiatzen da Baxe Nafarroako irrati berria, herrietako berriketariak, kronika egileak edo elkarteetako bozeramaileak barne. Duela hilabete batzuk hasitako kanpainak bere fruituak eman ditu eta dagoeneko hasi da lanean irratiko lantaldea.
Herritarren parte hartzearekin eraiki duten komunikabidea ofizialki gaur estreinatuko dute, otsailak 10 dituen honetan. 11.00etatik aitzina saio berezia egingo da Donapaleuko estudiotik. Saio berezia online ere entzun ahal izango da.
Zorionak amikuztarrei!
Erantzun
Sartu