Teknologia albisteak

Joxean Artzeri omenaldia larunbatean (otsailak 24) Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia
2018-02-19 : 17:18

Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat egina da,…” emanaldian parte hartu zuen Zumarraga-Urretxuko gazte talde batek 1994an. Orain, otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta arrabots handirik gabe egingo delako. "Joxean, emate eta Artze", datorren larunbatean, goizeko 10.30etan Beasainen.

Zumarraga-Urretxuko gazte talde batek 1994an Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat egina da,…” emanaldian parte hartu zuen, Ines Elortza ehule legazpiarrarekin batera. Errezitzaldiko olerki luzeenetako batek “Gaur garen, gaur garen bezalakoak…” zuen hasiera, eta horrekin gogoratuta sinatu dugu antolatzaileok.

Orduan Joxean gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, haren bizikera, pentsamendua eta gizatasuna ezagutzeko modua. Orain, otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta arrabots handirik gabe egingo delako.

Zuk parte hartu nahi baduzu, hamar minutu izanen dituzu jendaurrean mintzatzeko. Erran gabe doa estimatua dagoela aldez aurretik zure ekarpena eta presentzia.

Partaideak 

  • Ines Elortza, ehulea & irakaslea
  • Pello Biain, filosofia irakaslea
  • Andoni Salamero, olerkaria
  • Miriam Luki, kazetaria eta olerkaria
  • ….eta bertze

Parte hartu nahi dutenei atea zabalik.

Antolatzailea: Gaur garen

 

 

Erantzun

Sartu