Teknologia albisteak

LoraldiaFestibala

Erabiltzailearen jarduna

Loraldia Ola gazteei zuzendutako sormen-egonaldiak antolatu ditu Loraldiak

2022-04-28 : 11:02

LoraldiaKultur Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen-egonaldiak antolatu ditu. Euskal kultura garaikidean murgiltzeko aukera paregabea, 18-25 urte bitartekoentzat. 6 eguneko sormen-egonaldiak burutuko ditugu. 6 tailer, Abbadia Jauregira bidaia bat eta zuzeneko solasaldi-emanaldiak ditugu egonaldi honen osagaiak. Egonaldia Lekeition egingo da.

Kultur-aniztasuna irudikatzen duen horma-irudi bat margotuko da Izurtzan, #MundukoLoreak egitasmoaren baitan

2018-05-15 : 10:18

Munduko Loreak Loraldiaren Eskolaren baitan garatu den proiektua da eta Izurtzan bizi diren afrikar jatorrizko 24 gazteekin burutu da. Hiru hilabetetan zehar egitasmoak euskal kultura garaikidearen eta afrikar kultura garaikidearen arteko elkar eragitea bilatu du. Munduko Loreaken emaitza maiatzaren 19an gauzatuko da, Izurtzan margotuko den horma-irudi baten bitartez.

"Loraldia" jaialdiaren 4. edizioa aurkeztu da: 30 kultur hitzordu 22 egunetan

2018-02-20 : 12:45

Atzo aurkeztu zen Bilboko Azkuna Zentroan Loraldia festibalaren laugarren edizioa, Lau sormen-haizetara lema pean. Festibalak 30 kultur hitzordu proposatzen ditu, euskal kulturaren berritzaileenak. Aurten 22 egunetan zehar luzatuko da, martxoaren 5a eta 26a bitartean. Tartean, diziplina artistiko guztiak, lau produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu, horietako batzuk berriro errepikatuko ez direnak, gainera. Edizio honetako festibala Bilboko 20 gune ezberdinetan gauzatuko da, inoiz baino espazio gehiago bereganatu dituela. 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago