Teknofiloen albistegia

www.osaeus.eus

Erabiltzailearen aurpegia

Osasungintzan euskaraz lan eta bizi nahi dugu!

Erabiltzailearen jarduna

1

Osakidetzaren informazio guneetan, udan, "en castellano por favo"

2017-07-22 : 10:36

Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu. Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!

1

Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela

2017-06-27 : 13:31

Herritar batek Bilboko San Adrian osasun etxean kartel batzuk gaztelera hutsean topatu, kexa jarri, eta Osakidetzaren erantzuna jaso du. Erantzunaren azken paragrafoan Bilbo Basurtu ESIko Pertsonal Zuzendariak adierazten du EAEtik kanpoko entitateen gaztelera hutsezko kartelak jarri daitezkeela osasun etxe eta ospitaleetan, baldin eta “edukia garrantzitsua bada”.

Langilegoari euskararen aldeko mezua igortzea eragozten ari da Osakidetzako zuzendaritza

2017-04-12 : 16:14

Egunak daramatza LAB sindikatuak euskararen aldeko email mezua Osakidetzako langileei igorri nahian, sindikatuok horretarako dugun ohiko bideak erabiliz. Ezin ordea, Osakidetzak langile guztiei emailak bidaltzeko aukera kendu berri digula konturatu gara mezu hau bidaltzen saiatzean. Informatika zein Giza Baliabideetako zuzendariei eskatu diegu gure lan sindikala egiteko oztopoak kendu eta mezu hau langileengana heltzeko bidea ematea. Alferrik. Osakidetzak langileon ordezkarienganako, eta euskararekiko ere, begirune txikiena ez duela lau haizetara zabaltzea baino ez zaigu geratzen.

Osakidetzako Gasteizko langileak, lana euskaraz egin ahal izatea eskatuz

2017-04-01 : 11:29

Abiatu berria den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.

"Elige tu lengua"

2017-02-10 : 14:27

Osakidetzaren kanpaina berria: "Aukeratu zure hizkuntza". Erabiltzaileak euskara hautatzera eta erabiltzera animatzeko asmoz, omen. Han eta hemen, ospitaletako fatxadetan olanak, kartel erraldoiak. Eta hara zer ikusiko eta zenbait kasutan, olan bakarra jarri dutela... gazteleraz: "Elige tu lengua". Antza "Aukeratu zure hizkuntza" kanpaina erdaldunek gaztelera hautatzeko kanpaina da...

Osakidetza euskalduntzeko Jaurlaritzaren borondate eskasa agerian uzten duten adibideak

2016-03-07 : 09:01

Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek. 

Euskara Urdulizko ospital berrian: zaharra berri?

2015-12-17 : 13:23

Osakidetzak jakitera eman duenez 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitalak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu Ospital honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzearen arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara Urdulizko Ospitalean.

Osaquidecha: Euskara ez da lorontzia

2015-10-29 : 15:51

Euskara ez da lorontzia salaketa ekimenaren bideoa hemen ikusgai:

Euskara ez dela lorontzia salatu dute Donostia Ospitalean

2015-10-15 : 18:23

LAB sindikatuak deituta dozenaka langilek Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Horrez gain Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Euskararen egoera irudikatu nahian hainbat langile lorontziz mozorroturik hartu dute parte mobilizazioan.

 

 

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

2015-10-15 : 09:11

Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen duten apaingarria?

Osakidetzako Enplegu Publiko Eskaintzako azterketak euskaraz egitea, praktikan ezinezkoa

2015-06-27 : 08:57

Osakidetzan euskaraz lan egin ahal izateko eskubidea onartua eta arautua dago. Are gehiago, aukera hori bultzatu beharra ezartzen du Osakidetzaren II Euskara Planak. Praktikan, ordea, eskubide hori gauzatu ezina egiten duten erabakiak hartzen ditu Osakidetzak. Erdara da Osakidetzako hizkuntz “arrunta”, eta erdararen unibertsotik hartzen dira erabakiak. LAB sindikatuak Osakidetzako Enplegu Publiko Eskaintzan azterketa euskaraz egiteko zailtasunak salatu ditu.

Haurrak erdaraz ezer gutxi ta haur psikologoa erdaldun elebakarra. Earra panorama. Gertatzen da, mai...

2015-05-23 : 10:04

Haurrak erdaraz ezer gutxi ta haur psikologoa erdaldun elebakarra. Earra panorama. Gertatzen da, maiz gainera. #Osakidetza #PNVstyle #askida

Osakidetzako zuzendaritzaren iruzurra euskararekin: Hiru adibide

2015-05-26 : 08:23

Borondate falta, kontrol falta, euskararekiko axologabekeria... eta iruzurra. Iruzur eta ilegalidade nabarmen eta lotsagabeak. Langilegoaren kontratazioetan, besteak beste. Hau da Osakidetzako egoera, nahiko orokorra, salbuespenak salbuespen. Osakidetza ezin da egun batetik bestera, euskaldundu, egia da, baino araudia errespetatzearekin soilik askoz aurreratuago izango ginateke. Hiru adibide aipatuko ditugu, panorama zein den erakusteko aldera.

Osakidetzan euskara gaitasuna kontutan hartu gabe kontratazio ilegalak masiboki egiten direla salatu du LAB sindikatuak

2015-05-22 : 08:23

LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.

Euskara Osakidetzan: Langilea normalizatu & Erakundea normalizatu

2015-03-05 : 16:17

EAJk eta Gobernuak zerbitzu publikoetan eta Osakidetzan euskara normalizatzeko duen oinarrizko printzipioa (printzipio okerra goitik behera): pertsonak (langileak) dira normalizatu behar direnak eta horiek normalizatzetik etorriko da euskararen normalizazioa erakunde publikoetan. Planteamendu okerra jomuga eta oinarri beti pertsonak baitira: nork dakien eta nork ez, nork ikasi behar duen eta nork ez, nork erabiltzen duen eta nork ez, nor kontratatu eta nor ez, hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten ala ez, ... Holako planteamenduarekin normalizazioaren erantzukizuna botere guneetatik urrundu egiten dute. Botere guneek ez dute erantzukizunik beren gain hartzen eta pilota langileen, sindikatuon eta euskaldunon buru gainean jartzen dute.

Osakidetza: euskara bazterrean

2015-03-03 : 16:28

LAB Sindikatua: Duela egun batzu Jon Darpon Osasun Sailburuak idatziriko “Osakidetza: Euskara aurrerabidean” izeneko gutuna irakurri ahal izan genuen. Euskararen normalizazioa lortzearen aldeko hitz politak adierazten ziren bertan, baino zoritxarrez Darponen gutuneko hainbat adierazpen errealitatearekin ez dute zerikusirik eta egoera hori agertu beharra daukagu, datu zehatzak emanez gainera.

Osakidetzako zuzendaritzak langileoi gazteleraz... edo ingelesez

2015-02-10 : 08:45

Argazkian ageri den irudia Osakidetzako San Eloy Ospitaleko langileek euren bazkaria aukeratzeko erabiltzen duten pantailarena da. Aukeraketa euskaraz egin nahi duen langileak, izorrai, ez dago hortarako aukerarik. Gaztelaniaz, ingelesez edota katalanez konfiguratu daiteke bazkari programaren interfazea. Osakidetzan euskaraz bizi nahi dugun langileon eskubideak paper buztia besterik ez dira, eta sarritan gai honetan gutxieneko itxura ere ez du gordetzen Osakidetzak.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
turismoa airb (dabid aldama)
Airbnb-ren eragina Donostia..., 2017-09-29
Besoin de planifier des opérations esthétiques ... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
Taxi hegalari eta autonomoa..., 2017-09-27
Des opérations de liposuccion en Tunisie font p... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
"Banden Lehia" musika-txape..., 2017-09-22

»» Jardun osoa