UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean "Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko?" ikastaroa antolatu du Iruñean. Ainhoa Lasa eta Itsaso Olaizola izango dira irakasleak . Matrikulazioa zabalik dago.
Euskarazko murgiltze ereduari esker, euskarari bultzada handia eman zaio, gazte asko eskolan euskaldundu dira. Baina datuek eta bizipenek erakutsi digute eskola soilik ez dela nahikoa izaten ari gure ikasle eta haurrak euskaldun osoak bilakatzeko (bereziki etxean eta eremu hurbilean euskaraz bizi ez badira), eta urteek aurrera egin ahala erderarako joera areagotu egiten dela. Zergatik? Zer egin dezakegu gurasoek eta irakasleek eskolan eta baita eskolatik kanpo ere, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten? Haurren hizkuntzen jabekuntza prozesuetan eta sozioalizazioan zein dira helduon interbentzio modurik eraginkorrenak? Eta batez ere, Zer egin dezakegu elkarrekin, modu ekosistemikoan, gure hezkuntza komunitateko kide garenok?
Tailer honetan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko dira eta taldean konpartitu ditzakegun begirada, ezagutza eta praktikak identifikatuko dituzte.
Ikastaroa martxoaren 7, 14 eta 21ean izango da, Iruñean. Matrikula zabalik dago.
Irakurri Ainhoa Lasa eta Itsaso Olaizolari egin diegun elkarrizketa.
Erantzun
Sartu