Teknologia albisteak

Juan Luis Bikuña kazetaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-14 : 09:58

Juan Luis Bikuña kazetaria (Bergara, 1946), ETBko langile izana urte askoan, atzo hil zen. Euskal Telebistako aurpegi ezagunaa izan zen sasoi baten, 2006ko uztailean erretiroa hartu. Gaztelerazko Teleberri saioko lehen aurkezlea izan zen.

Juan Luis Bikuña Bergara bere jaioterriko euskalgintzan, kulturgintzan eta komunikazioan hasi zen 1960an.  “Ernai” antzerki-taldean aritu zen, adibidez. Herri albisteen informatzaile gisa hasita, esparrua zabaldu zuen gero. “La Voz de España”, “Deia” eta “El Correo” egunkarietan aritu ostean, 1983an ETBrako bidea egin zuen.

Luis Alberto Aranberri Amatiñok kontatzen duenez,  "denerako prestutasunak, antzerki-eskarmentuak eta, euskaldunen artean, inor baino hobeto erdaraz mintzo izanak eraman zuten Teleberria aurkeztera. "Eta Bikuñak berak oroitzen omen zuen Amatiñok eskaini ziola lan hura.  “Eguenean esan eguakoitzean korbata jazteko moduko alkondaraz etortzeko”; ostiral horretan froga egin eta “astelehenean ere berdin etortzeko” esan zion. Hurrengo astelehenean, 1983ko abenduaren 19an, Juan Luis Bikuñak ETBren estreinako Teleberria egin zuzen, eta 15 urtean jarraitu zuen egunero hori. Gero, beste 8 urte beste programa batzuk aurkezten, 2008an jubilatu zen arte. Punto de encuentro eta El Punto izan ziren saio horietako batzuk, zeinetan editore ere izan zen.  El txoko Taurino ere aurkeztu zuen, eta euskaraz eta gaztelaniaz zezenketak eman zituen lehen kazetaria izan zen.

Goienak gaur idatzi zituen liburuen berri ere eman digu:

(Argazkia: Goiena cc-by-sa / Wikimedia Commons)

Erantzun

Sartu