Teknologia albisteak

The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-14 : 12:12

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.

La Vanguardiak txioak zuzenean argitaratzeari utziko dio, iragarri dutenez, eta bere kontuak impasse batean utziko ditu, ezabatu gabe. Kazetariak libre izango dira beren jardunarekin jarraitzeko, eta horien artean Espainian jarraipen handia dutenak daude, hala nola Enric Juliana edo Pedro Vallín. La Vanguardiaren erabakian kontuan hartu dute X/Twitter bihurtu dela zaborraren oihartzun-kutxa bat, "konspirazioaren teoriak eta desinformazioaren nagusi direm plataforma bat bihurtu" dela. Egunkarak dio egiaztattu dela, "giza eskubideen aurkako ideiak, hala nola gutxiengo etnikoekiko gorrotoa, misoginia eta arrazakeria" biralak bihurtu direla, eta horixe bera ari dela sustatzen Elon Musk jabe den plataforma, publizitatetik diru gehiago irabazteko. Era berean "jatorri ezezaguneko botsen presentzia masiboak eztabaida desitxuratzen du". 

 

The Guardianek bere teknologia editorearen artikulu batekin iragarri zuen bere erabakia atzo. Eskuin-muturraren mezu arrazistei eta konspiranoikoak aipatzen dituzte, La Vanguardiak bezalatsu, eta han ere kazetariak libre dira plataforma erabiltzeko. The Guardinanen 80 kontu mututuko dira, 27 milioi jarraitzaile dituztenak (auskalo zenbat diren botak)- 

Bide batez, gaia komentatu dute Berrian gaur Zaldieroak komikigileak eta Martxelo Otamendi zuzendari ohiak. Berriak Twitterren jarraitzen du, baina ez dago oraindik Mastodonen; non bot ez ofizial batek beren albisteak txiokatzen dituen. Hain zuzen ere, bot guztiz automatizatu horren jarduna ez dator guztiz bat Mastodon.eus-eko arauekin, baina administratzaileek bertan uztea erabaki dute, "Berria ofizialki Mastodonen egon arte behin-behinekoa dela jakinda".

Oharra: Sustatu badago oraindik Twitterren, baina Mastodonen ere bai.

Erantzun

Sartu