Teknologia albisteak

Eibarko maistrak, Mercedes Kareaga Bekarako ikergaia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-16 : 09:24

Bigarren aldiz, Eibarko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Mercedes Kareaga Beka kaleratu du, Eibarko herriarentzat interes berezia duten ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaltzeko asmoz. Oraingo honetan aukeratu den ikergaia hau izan da: Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936), herriko maistrak. Azaroaren 30a arte dago proposamenak aurkezteko epea. Bekak Mercedes Kareaga ekintzailearen izena darama.

Gai honekin tokiko historian hutsune bat betetzea eta herriko maistren lana bistaratzea espero da.

Beka 9.000 eurokoa izango da eta lanak euskaraz aurkeztu beharko dira. Proiektuak gehienez 15 orrialde izango ditu, zeinetan, gaia eta ikerketa garatzeko modua zehaztu beharko baita, honako hauek azalduz: lanaren ikerketa-esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo taldearen esperientzia; helburuak, materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronograma; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa eta beste finantzaketa-iturri batzuk, halakorik balego.

Bekak 20 hilabeteko iraupena izango du. Tarte horretan, onuradunak lau txosten aurkeztu beharko ditu eta Eibarko Udalak eta EHU/UPVk osatutako batzorde mistoak egingo du lanaren jarraipena.

Informazion gehiago, hemen. Baldintza zehatzak arretaz irakurri.

 

Erantzun

Sartu