Teknologia albisteak

Goiena ere badoa Twitterretik, eta hari buruzko irizpide batzuk jakinarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-15 : 10:15

Goienak, Tokikom elkarteko Debagoieneko tokiko hedabideak, X/Twitter utziko duela jakinarazi du gaur, astean bertan beste hedabide batzuek erabaki duten bezala. Irizpide batzuk ere finkatu ditu, informazio iturri ez fidagarritzat har dezaten kazetariek, adibidez. Albistean ez dute aurreratu beste sare alternatiboren batera ote doazen, baina baliteke Mastodon aldera jotzea (Sustatuk jakin duenez), federatutako instantzia batean edo Mastodon.eus-en akaso, zehaztu gabe oraingoz eta hori lantzeko denboratxo bat hartuko dutelarik orain,

Hauek dira Goienak hartutako erabakiak, haiek zabaldutako puntuz puntukoan:

  • Goienak ez du X erabiliko ezer publikatzeko ez zabaltzeko. Kito.
  • Goiena –12 kontu–, Ttap, Guraso eta Danbaka; hau da, Goienak kudeatzen dituen kontu horiek guztiak erabiltzeari lagako dio aurrerantzean.
  • Goienako kazetariek iturri ez-fidagarri moduan erabiliko dute X, erabiltzekotan. Iturri bat da, eta X-n geratzen da oraindik izen-abizendun iturri fidagarririk.
  • Gure komunitateak aukera izango du Goienak publikatzen duena zabaltzeko, hori norbere esku dago eta.
  • Jakinaraziko dugu erabakia gure hedabideetan eta finkatuko dugu erabakiaren berri X sarean bertan azkenengo mezu moduan.
  • Ez diogu X-ri publizitaterik egingo. 
  • X-tik egiten genituen jarraipen esklusiboak ere bertan behera utziko ditugu.

Gehiago jakiteko, hemen.

Erantzun

Sartu