Teknologia albisteak

Tailer teknologikoak: Docker; eta ikastaroak sortzen ikasi Moodle-rekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-21 : 13:40

Talaios kooperatibak eta Gipuzkoako Don Bosco ikastetxeak tailer teknologikoen egitarau bat prestatu dute aurtengo udazkenean. Tailerrak azken txanpara iritsi dira eta oraindik izen-emateak irekita daude. Docker eta Moodle teknologietan trebatzeko aukera.

Honakoak dira tailer horiek:

1) Docker eta docker compose.

Azaroak 26 / Don Bosco / 16:00 – 20:00

Azaroak 28 / Torrekua / 16:00 – 20:00

Docker mundua eta bere aplikazioa ezagutu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Kontainerizazio teknologia ulertu eta trebatzeko baliatuko da. Dockerren bitartez, aplikazioak eraiki, probatu eta zabaldu daitezke, lokalean bertan edo zerbitzari batean.

2) Sortu ikastaroak Moodle erabiliz.

Abenduak 3 / Don Bosco / 16:00 – 20:00

Abenduak 5 / Torrekua / 16:00 – 20:00

Moodle irakaskuntza eta ikaskuntzarako erabiltzen den plataforma digitala da. Ikastaro hau, Moodle ingurunea gehiago ezagutu eta hau nola erabili daitekeen ikasi nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Ikastaro honen bitartez, tresna gertutik ezagutzeaz gain, eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira eta ikastaro bat sortzeko eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak landuko dira.

Aurre izen-ematea egiteko helbide honetatik egin daiteke.

Edozein zalantza argitu edo argibide gehiagorako, deitu 943 51 04 50 telefono zenbakira edo idatzi info (a bildua) talaios.coop helbide elektronikora. Hemen informazio osoa.

Erantzun

Sartu