
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. Udazkenean, hiru saio eskainiko dira “Negazionismoa, herritar guztien zientzia eta ikerketaren ibilbideak” izenburupean: urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, negazionismoaren gaia landuko da zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariekin batera. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko aretoan, Donostian.
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria ezagutzeko baina ondo aizuek. Celtic Knot 2024 konferentzia izan zen Waterforden, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen izenean bertara joatea eskatuta lortu nuen gonbidapena (aurkezpen bat egiteko aukerarekin). Ohar batzuk ekarri ditut bertatik.
Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berrienak aurkeztuko ditu bere hirugarren edizioan, urriaren 18tik 27ra bitartean. Loraldiaren esperientzia Zaratamo eta Arrigorriagara hurbiltzen den ekimen honetan aurtengo edizioan askotariko proposamenak izango dira: musika, dantza, literatura, kabareta, besteak beste. Loraldian ohikoa den bezala, sortzaile erreferenteak eta figura berriak izango ditugu. Besteak beste, Maite Larburu, Jon Maia, Andoni Mutiloa, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar. Eta bi herrietako sortzaileek parte hartuko dute programazioan baita ere.
Arantzazulab ikertegiak “Demokraziaren Berrikuntza” Jardunaldiak antolatu ditu datorren asterkao, urriaren 9tik 11ra egingo dira Bilbon eta Arantzazun. Jardunaldien lehen edizioa izanfo da, eta lema honen pean garatuko dira: "Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko erronka konplexuen egungo testuinguruan".
Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño bisitatuko ditu aurtengo udazkeneko edizioan Ostera kultur festibal ibiltariak, Topaguneak antolatzen duen ekintzak. “Euskaran mundu oso bat kabitzen da!” izenpean, herri bakoitzean 4 egunez luzatuko den egitarau zabala eskainiko du kultur festibalak. Horren barruan, Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, ere programatu dute, zeinean lehen hitzaldia etzi urriak 3 izango den Balmasedan.
Gaur abiatuko da Mihiluze ETB1eko lehiaketaren denboraldia, 21.20etako programarekin. Proba zahar batzuk itzuliko dira, eta lehiaketaren amaieran izaten den Hamaikakoa / Urrezko Galdera azken proban, zeinean aplikazioarekin etxetik zuzenean joka daitekeen, berritasuna dago app-ean: egiaztatzeko aukera, lehiakideek ere badutena, edukiko dute etxeko jokalariek ere.
Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta, "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldian egigo da urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian. "Harrera jardunaldi" gisa definitu dituzte, eta harrera horrekin esan nahi da euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen egin beharrekoa. Hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko helburua izango du hortaz topaketak.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskaraldia On! Topaketa egin dute Eibarren, datorren Euskaraldia aurkezteko eta prestatzeko. 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa eta atzo antolatzen hasteko deia zabaldu zuten: Herrietan “batu eta osatu batzordea, eman izena Euskaraldian!”.
Datorren astelehenean, irailaren 30ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 16. denboraldia, Gabonak bitartekoa, 5 urte bete ditugun 2024. urte honetako txandak amaituz. Babesletza geuk, CodeSyntaxek, jokoaren sortzaileok, eskaintzen dugu geuk garatutako app sorta aurkeztuz, eta sarietan Bodegas Ribeirao produktu galiziarren dendaren laguntza dugularik. Denboraldi galdera sorta berriak ikusiko ditugu, sarietan arau aldaketa ezarri dugu irabazteko aukerak zabaltzeko jokalarien artean, eta egunen batzuetan bigarren partida jokatzeko aukera ere ikusiko dugu, ekainean estreinatu genuen lehiaketa tematiko paraleloei esker.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVIII. Tene Mujika beka deialdia egin dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena. Euskal Herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke.
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian, solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak». 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik argitaratu duen liburu berritik abiatua, non Berbelitz den itzultzaile bat, protagonista.
Josu Igoa garatzaileak sortutako aplikazioa da Ideckia, StreamDeck sistemak erakarrita garatu duen gauza. Bere hitzetan eta motzean esanda "Mugikorraren bidez ordenagailua (GNU/Linux, Windows, Mac) kontrolatzeko programa bat" da. Izena bera euskaraz pentsatua dauka, "idekia edo irekia" + "deck" eta helburua software libreko programa ireki bat eskaintzea da, egunerokotasuneko eginbide horiek martxan jartzeko.
Eragin enpresak antolatutzen ditu Xare eta Sarean Euskaraz (Nafarroa Garaian duten izena) topaketak azken urteetan, eta 2024-25 ikasturteko sorta estreinakoz Ipar Euskal Herrian hasiko da, Baionan. "Euskarazko kultura digitalaren jardunaldia" deituriko hauetan bigarren hezkuntzako zenbait hiritako gazte euskara eta teknologia berriak lotzen diren proiektuetara hurbiltzen dituzte bilkuretan. Baionako jardunaldia Eraginez gain Plazara eta Munduberriak ekimenak daude antolakuntzan, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak laguntzen du.
Asteko errepasoan, Pixelfed argazki biltegi euskaldun eta federatuaren berri, nola ari diren egutegi bat prestatzen 2025erako; Ikusgela proiektuaren ekimen interesgarriak ikusturterako, eta Gladys Sariduna dela Lorea Argarate (ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen ditu Gladys Sariak 2021etik)