Teknologia albisteak

Abian da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-04 : 10:05

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak beste urte batez. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, Zumaiako udaletxean posta bidez, edo euskara@zumaia.eus e-mailaren bidez.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea.

Oinarriak (PDFan hemen):

Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Euskaraz sortutakoa izan, teknologiaren laguntzarik gabe, originala eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

  2. Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.

  3. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.

  4. Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketarako dela adierazita.

    Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua.

    Foruen plaza 1

    20750 Zumaia

  5. Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura.
  6. Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.
  7. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.
  8. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.
  9. Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.
  10. Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
  11. Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
  12. Sariak: 3 sari emango dira: Lehen saria: 3.000 €; Bigarren saria: 1.500 €; Zumaiako onenaren saria: 1.000 €. Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

Erantzun

Sartu