Teknologia albisteak

Nafarroako gobernu itunean atzerapausoak ikusi ditu Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-11 : 09:09

Maria Txibite PSNkoa berriro Nafarroako presidente izendatzeko gobernu ituna kritikatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek (Podemos-en espazioko koalizioa) sinatu dute ituna; eta hartan oinarrituko den inbestidura saioan EH Bilduk abstentzioa iragarri du (ezinbestekoa aurrera egiteko). Gobernu itunak hizkuntza politikaz dioena aztertu du Kontseiluak eta atzerapausoa dela deritzo.

Gobernu ituna gazteleraz zabaldu da, eta behean itsatsi dugu testu horrek hizkuntza politikaz dioena, 12. puntua, itzuli gabe. Horren aurrean, zera dio Kontseiluak:

Kontseiluaren agiria: Atzerapausoa

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.

Euskararen trataerari erreparatuta, ez da inolako berrikuntza esanguratsurik jaso duela lau urte hasitako legegintzaldiaren akordio programatikoaren eta 2023 honetan publiko egin berri dutenaren artean, eta dauden aldaketak ere okerrerako izan dira, 11 puntutik 8ra pasatuz. Izan ere, hizkuntza-politikaren atalari dagokionez, hamaika puntu jasotzen zituen 2019ko akordioak. Akordio berrian, aldiz, hamaika horietarik zortzi berdin-berdin mantendu dira, bi desagertu eta bat desadostasunen atalera pasa da. Beraz, bi dokumentuen edukiak aztertuz gero, objektiboki atzera egin dela ondorioztatu daiteke.

Gainera, lehenengo puntutik hasita, euskararen normalizazioa eta sustapena konfrontazioarekin eta diskriminazio-sentimenduekin lotzen dira, baina herritarron hizkuntza-eskubideen inolako aipamenik egin gabe.

Aldaketarik larriena, Kontseiluaren iritziz, Euskararen II. Plan Estrategikoa garatzea jasotzen zuen puntua desadostasunen atalera pasatu izana da. Aurreko legegintzaldian Nafarroako Gobernuak prozesu partehartzaile zabal bat egin zuen, non Nafarroa osoko gizarte eragileek eta alderdi politiko guztiek parte hartu eta ekarpenak egin zituzten. 2021ko abenduaren 21ean, Euskararen Nafar Kontseiluak planaren azken proposamena bozkatu eta onartu egin zuen, eta Kontseiluak planaren anbizio falta nabarmendu bazuen ere, Gobernuak jarraian blokeatu eta kajoi batean gorde zuen. Nola uler daiteke Euskararen Plan Estrategikoa garatzea adostu zuen Gobernu berak lau urte beranduago honen onarpena desadostasunen atalera pasa izana? Zein plangintzaren arabera gauzatuko da orduan hizkuntza-politika datozen urteotan?

Kontseiluak onartezina deritzo balizko desadostasunaren aitzakiarekin hizkuntza-eskubideen aitortzan eta bermean aurrerapauso bakar bat ere jaso ez izanari. Desadostasuna argudiatuz, milaka nafarri eskubideak ukatzen jarraitzeari, bizitokiaren arabera herritarren diskriminazioa betikotzeari.

Honi loturik, akordio berriaren zazpigarren puntuari begiratuta, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunaren gomendioak eta Adituen Komitearen Ebaluazio Txostenean jasotakoak aintzat hartuko direla irakur daiteke. Hala ere, gogoratu behar da Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak berak zonifikazioa berrikusteko eskatu ziola Nafarroako Gobernuari, euskaldun gehien biltzen dituen “eremu misto” delakoan eskubide ugari ez zaizkielako aitortzen herritarrei.

Gizarteko geroz eta sektore gehiago hizkuntza-politika ausartagoak egiteko garaia dela esaten ari diren bitartean, alderdiek lortutako adostasunak zortzi puntu berdin eta hiru puntu gutxiago jasotzen ditu legegintzaldi honetarako hizkuntzaren atalean. Nafarroa osoko herritar guztiei eskubide berdinak aitortuko lizkiokeen ofizialtasuna ez da aipatu ere egiten. Halaber, Gobernu berria babestuko duten alderdien gehiengoak beraien programetan zonifikazioarekin bukatzea eta aurrerapausoak ematea lehentasunezko eta funtsezkotzat jasotzen zuten arren, akordioan ez du deklinaziorik izan.

Ondorioz, Kontseiluaren ustez, Legegintzaldiaren abiaburua ez da euskal hiztunek eta euskararen normalizazioak behar dutena. Hala ere, oraindik lau urte daude noranzko onean jartzeko eta helburu horrekin eragingo du Kontseiluak.

Gobernu ituna: Hizkuntza politikaz

POLÍTICA LINGÜÍSTICA

  • Impulso de un amplio acuerdo social y político en torno al euskera, reflejo de la idiosincrasia y realidad socio-lingüística navarra, que responda a las necesidades y permita seguir siendo libres en la forma de relacionarnos y convivir con las lenguas habladas en la Comunidad Foral, alejando definitivamente al euskera del debate partidista, la confrontación y desterrando sentimientos de discriminación en la ciudadanía.
  • Mantener como norma de consenso y, en su caso, de desarrollo la Ley Foral 18/1986, de 15 de diciembre, del Euskera, la cual podrá ser modificada de acuerdo con los principios expuestos en el párrafo anterior y respetando en todo caso lo dispuesto al respecto en la LORAFNA. El desarrollo de la Ley Foral se haría, en su caso, a través de un proceso participativo que refleje las distintas realidades sociolingüísticas de Navarra
  • Continuar con la adaptación de la normativa que regula el uso del euskera para garantizar un tratamiento acorde con la demanda y la realidad sociolingüística del territorio, a la vez que ampare el uso y conocimiento del euskera por la ciudadanía de forma acorde con los principios de voluntariedad e igualdad de oportunidades. Poniendo en marcha los planes lingüísticos de los diferentes Departamentos para el periodo 2023-2027, tomando como criterio el trabajo realizado durante la legislatura 2019-2023.
  • Fomento del euskera en los medios de comunicación, enseñanza del euskera a personas adultas, vida social y cultural, de manera especial programas dirigidos a la población más joven.
  • Dar continuidad a los convenios de colaboración con instituciones públicas y/o en su caso, de manera subsidiaria a lo público con aquellas entidades sociales con responsabilidad en el euskera.
  • Mantener la coordinación con las Comunidades Autónomas y europeas con lenguas propias, respetándose la realidad institucional y legalidad vigente.
  • Estudio y, en su caso, consideración de las recomendaciones que el Comité de Ministros del Consejo de Europa y las observaciones que el "Informe de evaluación del Comité de Expertos" realicen en lo relativo a la aplicación de la Carta Europea de las lenguas regionales o minoritarias.
  • Mantener Euskarabidea como organismo autónomo, con sus actuales competencias y con presupuesto y recursos suficientes para el desarrollo de su actividad.

 

Erantzun

Sartu