Lekeition 2. Arkeologia eguna egingo da datorren astean, abuztuaren 11n. Bisita gidatuek, tailerrek eta hitzaldiek osatzen dute egitaraua.
Goizean, bisita gidatyua egingo da Isuntza-Zubiburuako kobazulora. Jarduera hau sei laguneko taldeetan egin ahal izango da, 30 minutuko txandak izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz azalduak), hasiera ordu gauekin: 10.00etatik 12.30etara ordu erdiko irteerak. Nagusi zein umeek gozatu ahal izango dute kobazulo eder honen eraketa geologikoez, eta paleolito garaiko teknologia ikertzeko sorturiko laborategi esperimentala ikusteko aukera ere izango da.
Paleolito garaiko pigmentuez tailerra: Mineralez (hematitea, limonita, manga nesoa) zein egur ikatzez eginiko pigmentu naturalekin, Paleolito garaiko irudiak egiten saiatuko dira izena emandako guztien artean.
Non: Isuntza / Zubiburuako kobaren kanpoaldeko plazatxoan. Eguraldi txarra egiten badu, haitzulotxo bat dago aterpea hartzeko. Orduak: 10:00etatik 13:00etara. Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz. Nori zuzendua: Umeak. Materiala: Pigmentuak, ura, folioak, harri xaflak eta plastikozko estalkiak (arropa ez zikintzeko) antolakuntzak ipiniko ditu. Gomendioa: Arropa zaharrekin etortzea (beti zikindu ko gara zer edo zer). Izen-emateak: before_art@unican.es edo beforeartproject@gmail.com
Arratsaldez izango dira, Eusebio Erkiaga Kultur Etxeko Azkue aretoan. Izen-emateak: ez da izenik eman behar. Aretoa bete arte.
Galderak edozein hizkuntzatan egiteko aukera egongo da.
Erantzun
Sartu