
Scroll egitea edo korritze-barrari ematea (korritze-barra forma dakarte Elhuyar hiztegiak eta Wikipediak) ordenagailuko pantailen konbentzioa da, orriaren azpiko partera iristeko modua. Ordenagailuko sistema eragileen bertsioek modu desberdinean erakutsi dute korritze barra historikoki, webgune honek erakusten digun bezala.
Joan den astetik Tinder harremanak izateko aplikazioa euskaraz dago. Web bidez erabiltzeko moduan partzialki euskaratua dagoela ikusi dugu. Mugikorrekoa, gure saiakera xumeetan, ez dugu lortu euskaratzerik. Bilaketa edo match egiteko aukeretan, euskaldunen profilak hobetsi ditzakezunik ez dirudi (ez bada ordaindutako aukeretan, ez dakigu), baina nonbait erabiltzaileak bere profilean adieraz dezake euskara dakiela.
Ingurumenari buruz komunikatzeko gida bat proposatu eta argitaratu du Elhuyarrek. Dekalogoa deitu diote, baina 14 puntu ditu. Gidalerroon helburua da "ingurumenari buruzko komunikazioa arduratsua eta, era berean, sozialki eraginkorra" izatea.