Teknologia albisteak

Mendiak app eta webgunean Gipuzkoako mendietako postontzien informazio osoa

Erabiltzailearen aurpegia
2023-08-02 : 10:22

Mendiak aplikazioa eta Mendiak.eus berritu ditugu Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorretako postontzi guztien informazio berrituarekin. Urdaburu Mendizale Elkartearekin egindako elkarlana izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako Departamenfuaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren babesarekin.

CodeSyntaxek, Sustatu egiten duen enpresak, kaleratu dituen aplikazioen artean arrakastatsuenetakoa da Mendiak APPa. Euskal Herriko 3.000 mendiren informazioa biltzen duen aplikazioa da eta mendizaleei beren igoerak markatzeko, gordetzeko eta partekatzeko aukera ematen die, norbere igoera guztien historikoa eta estatistikak eskaintzen dituelarik. Android eta iPhone gailuentzat dago prest, doakoa da eta 20.000 deskarga baino gehiago ditu, euskara hutsean dagoen aplikazio batentzat marka adierazgarria. 2016an sortu genuen eta harrezkero etengabe eguneratu dugu, informazio eta eduki berria gehituz eta teknikoki ere urtero-urtero eguneraketak eta berrikuntzak erantsiz (50 eguneraketa baino gehiago). Mendiak plataforman argitaratzen ditugun testu guztiak CC-BY-SA lizentzia librearekin partekatzen ditugu.

Oraingo eguneraketa honetan,  Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak egindako erronka baten emaitza bildu dugu. 2021eko udaberrian, pandemia zela-eta, Gipuzkoako mendi guztietara igo eta postontzien argazkiak ateratzeko erronkari ekin zion Urdaburu. Ekin, eta egin. Emaitza izan da Gipuzkoako mendi guztien zerrenda ofiziala osatzea (toponimia egokiarekin) eta baita postontzi guztien katalogoa egitea ere, bere kokapen eta argazkiarekin. 

Urdaburu Elkarteak egindako lan hura, Gipuzkoako Aldundiaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren laguntzarekin, Mendiak APP honetara ekarri dugu 2023. urtean zehar. Egin diren lanak izan dira:

  • Lehenengo eta behin, Urdaburuk jasotako informazioa Mendiak APPeko datu-basera igo dugu.
  • Zerrenda osoa gainbegiratu dugu, toponimoa bateratuz eta Mendiak APPean falta ziren mendi gutxi batzuk gaineratuz. Eduki-lan horretan, postontzien kokapenak, mendien izen arautuak eta errepikatutako mendiak orraztu behar izan ditugu.
  • Gipuzkoako 310 mendi horien postontzien argazkiak igo ditugu datu-basera, horretarako berariaz sortutako eremu eta kokapen berri batekin.
  • Mendi batzuen fitxaren kasuan, argazki nagusia ere aldatu dugu eta Urdaburuk ateratakoa ezarri diogu. Ikus adibiderako, UrdaburuAgiñaAitxuriZarateaitzGazumeLarraone edo Uarrain mendien fitxak.

Informazio gehiago, CodeSyntax-en webgunean, eta Mendiak.eus-en. Aplikazioa jaisteko:

Proiektuaren aurkezpena joan den astean:

Urdaburuko partaideak, 2021eko erronkan, postontzi bat dokumentatzen:

Erantzun

Sartu